Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Reyes Ilintxeta: “Umoretik landuko dugu elizako ondasunen immatrikulazioen eskandalua”

Дата публикации: 14-10-2026 17:55:24

Urte luzeko atsedenaldia eta gero, Xahutondo Antzerki Taldeak ‘Hasta el caviar empalaga’ lan berria taularatuko du urriaren 16an Txantrea auzoko Salestarren Zentro Komunitarioan

Основное содержимое страницы с новостью.

Nafarroako Izalpeko Santa Gezurra komentuan, ofizialki “ekintza pastoralerako alferrikakotzat” jo dituzten hiru mojek ez dute onartzen haiek bistatik kendu nahi izatea. Ama Miguelak, Sor Urracak eta Sor Emaúsek etxea ixteko zorian ikusten dute. Bitartean, Kayetanok, K-z idatzita, hileta-inperio baten oinordeko eta influgay profesionala ohartu da kabiarrak berak ere okatu egiten duela eta bere luxuzko bizimoduak ez diola dagoeneko graziarik egiten. Bere buruarengandik ihesi doala, Santa Gezurran hartu du ostatu.

Hori da Xahutondo antzerki taldearen Hasta el caviar empalaga antzezlan berriak proposatzen diguna. Urriaren 16an izango da estreinaldia Txantreako Salestarren zentro komunitarioan, 19etatik aurrera. Sarrera doan da edukiera bete arte. Larunbatean berriz, Sanduzelaiko Civivoxera iritsiko da, Iruñeko Udalak antolatutako Hemengo Antzerkiaren 28. erakustaldiaren barruan. Saio hau ikusteko sarrera guztiak agortuta daude jada.

Hasta el caviar empalaga, Jaime Segurak idatzitako antzezlana da. Mariaje Jodarren zuzendaritzapean arituko dira Idoia Izko, Otxin Etxaide, Edurne Azpeitia eta Reyes Ilintxeta. “Aznar Madrilgo Gobernu buru zegoenean, hipoteka legea aldatu zuen eta urte batzuetan, Elizak bere izenean ondasunak immatrikulatzeko aukera izan zuen, notarioa balitz bezala. Horrela, eliza eta baseliza aunitz jarri zituzten haien izenean, baina baita soro, etxe eta herriak ordaindu eta konpondutako hainbat ondasun. Antzezlanak polemika sortu zuen gai hau jorratzen du, umoretik beti ere”, adierazi digu Reyes Ilintxetak Euskalerria Irratiko Bigarren Solairua saioko Egongela elkarrizketa tartean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Udaletxeak teilatu berria du0517-02-2026
2‘Sendatzen duten hitzak’ tailerra Zaldiko Maldikon urriaren 13tik aurrera09.307-10-2026
3Mariasun Landak zahartzaroa izango du aztergai, urriaren 1ean, Kulturaten013.4525-09-2026
4Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute0511-07-2026
5"Keinu konplizeak" liburuko poemen errezitaldia Katakraken0504-03-2019
6Metropoli Forala 2024-11-180518-11-2024
7Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
8Gaetxen nekazal ibilgailuei azterketa egiteko hitzordua atzeratu dute09.1521-10-2026
9CNTko militantea eta Xalbador bertsolaria0021-05-2018
10Xanti Kiroga (REAS): "Ekonomia sozial eta solidarioari buruzko hausnarketa egin eta etorkizunera begira jarriko gara"0508-05-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: euskalerriairratia.eus.