ITEVELESAk jakinarazi du hitzordua hartuta dutenei abisatu diela eta oraindik badirela zita bakan batzuk libre
21/10/2026 Actualizado a las 18:33h.
Azken urteetan bezala, aurten ere eskainiko da Gaetxeko udal eraikinean (Makutso bidea, 5) nekazal ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko aukera. Irailaren 23a izan zen lehen eguna eta bigarrena, urriaren 28a izatekoa zena, urriaren 30era atzeratu da. Hala jakinarazi du Udalak prentsa-ohar baten bidez.
Oiartzungo eta inguruko udalerrietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa da 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta (Irungo IAT/ITV). ITEVELESAk (azterketa teknikoa egiteaz arduratzen den erakundea) jakinarazi duenez, geratzen dira hitzordu libre bakan batzuk urriaren 30erako. Hilaren 28rako hitzordua hartuta zutenei ITEVELESAk berak eman die egun-aldaketaren berri.
50,54 euroko kostua du ikuskapenak eta eskudirutan egin behar da ordainketa, diru-kopuru justua eramanda. Beharrezkoa da aseguruaren ordainagiria eramatea.
Zerbitzua ITEVELESAk eta Behemendik (Donostialdea Bidasoako landa garapenerako elkartea) eskaintzen dute, eskualdeko udaletxeen laguntzarekin.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Gozagunea, gazteentzako sexu aholkularitza zerbitzua, orain, astero | 0 | 9.07 | 15-10-2026 |
| 2 | Reyes Ilintxeta: “Umoretik landuko dugu elizako ondasunen immatrikulazioen eskandalua” | 0 | 10 | 14-10-2026 |
| 3 | EAJren «gezurrak eta noraeza» salatu ditu udal gobernuak, DBHren inguruan | 0 | 9.22 | 02-07-2026 |
| 4 | Hegaluzearen zuzeneko salmenta Getarian Kofradiaren eskutik | 0 | 5 | 21-07-2026 |
| 5 | II. Mus txapelketa egingo da ostiral honetan, uztailak 17, Koxka tabernan | 0 | 5 | 16-07-2026 |
| 6 | Uztaileko nobedadeak, udal liburutegian | 0 | 8.86 | 15-07-2026 |
| 7 | Mankomunitateak martxan jarri du Debagoieneko Lankidetza Sarea | 0 | 8.06 | 21-10-2026 |
| 8 | Erraldoiak, azoka, sagardoa eta idi dema Baserritar Egun bikain batentzako | 0 | 8.71 | 04-08-2026 |
| 9 | Elizalde Eskolak bertso bazkari autokudeatua ospatu zuen | 0 | 15.56 | 13-10-2026 |
| 10 | Egunero IKAsten delako 502 | 0 | 5 | 18-06-2026 |