Lehen jardunaldian galdu zutenetik beste hiru partidak irabazi dituzte getariarrek bederatzi puntu batuz
14/10/2026 Actualizado a las 15:14h.
Getariako Keta Babyauto futbol taldeak 26-27 denboraldia bikain hasi du. Gorengoen Mailako bigarren multzoan kokatuta dagoen taldeak, lehen jardunaldian galdu egin zuen baina ordutik hona beste hiru partidak irabazi ditu eta sailkapenean Eibartarrak taldearekin berdinduta buruan kokatu da.
Azken norgehiagoka Iraeta futbol zelaian jokatu zuten Martin Alguacilen mutilek, Soraluze taldearekin. Gauzak alde bizkor jarri zitzaizkien getariarrei, izan ere lehenengo minutuan Oier Bordagaraiek gola egin zuen. 25. minutuan markagailua berriro aldatu zuten Ketakoek, orduan Julen Esnal izango zen golegilea.
Dena den, lehen zatia amaitu aurretik, bisitariek diferentzia laburtzea lortu zuten, 37. minutuan egindako golarekin. 2 eta 1ekoarekin atsedenaldira joan ondoren, bigarren zatian aukera ezberdinak izan arren ez zen Iraetako markagailua mugituko.
Bederatzi puntu dituzte Keta Babyautokoak eta taulako buruan berdinduta daude Eibartarrakekin. Datorren igande eguerdian, Zarautz B taldearen etxean jokatuko dute, Asti Txiki futbol zelaian, 12:45ean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Keta Babyautoko bi taldeak sailkapeneko buruan kokatu dira zelaian eta aretoan | 0 | 10 | 20-10-2026 |
| 2 | El Zarautz se trae tres valiosos puntos de su visita al Amaikak Bat en Deba | 0 | 7.09 | 19-10-2026 |
| 3 | Gipuzkoako IV. Tripaki Lehiaketan hirugarren saria eskuratu du Latz tabernak | 0 | 10 | 20-10-2026 |
| 4 | Indamendi MBk mendiko eski talde bat sortzeko bilera antolatu du | 0 | 9.18 | 22-10-2026 |
| 5 | Pēc lēna sākums - uzvaras finišs | 2 | 6 | 30-06-2026 |
| 6 | Ļebedevs - rezultatīvākais, komandai - zaudējums... | -2 | 6 | 29-06-2026 |
| 7 | Smartolo Ointxek sekulako markagailu-iraulketa lortu eta denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu du | 0 | 14.39 | 19-10-2026 |
| 8 | Artūra Kuruca Tenerife ceturtdaļā iemet 43, Šauļi pārsteidz Turcijā; Bagatskim 3-0 Eiropas kausā | 0 | 16.15 | 21-10-2026 |
| 9 | Ezkurdiak eta Zabaletak ez diote Mastersari hasiera ona eman | 0 | 17.1 | 20-07-2026 |