Antton Kazabon. Idazlea
17/10/2026 Actualizado a las 20:55h.
Antton Kazabon idazlearekin topo egin dugu Done Eztebe plazan, aurten argitaratu dituen azken liburuez hitz egiteko. Egilea harro dago poesia ardatz duen liburuaz. Hitzekin jolasteko aukera ematen dion generoa da, baina hori ez da nahikoa berarentzat.
– 2026an beste lau liburu berri. Ez al dira ideiak agortzen?
– Ideien dantzak ez du etenik idazlearen buruan. Beti dago zerbait berria eta originala haur eta gaztetxoei aurkezteko eta hauek entretenitzeko. Eta, bide batez, hausnar arazteko eta emozioren bat sortzeko bada, hobe.
– 'Artaleak errotarrian' liburuan, zer aurkituko du irakurleak?
– Aurrena esan beharrekoa, liburu hau ez dela haurrentzat, gazte eta helduentzat baizik. Poesia liburua da. Beti gustatu izan zait genero hau, nahiz eta narratiba askoz ere gehiago landu dudan. Kontaketetan baino erosoago sentitzen naiz poemak idazten ditudanean. Pieza laburrak dira eta hitzekin jolasteko aukera handiagoa duzu. Halere, ez da aski jantzi ederrez apaintzea kanpotik, mamia ere behar du poemak, emozioren bat mugitu behar duzu irakurleengan. Hori da zailena agian, poesia bere sinplean, sakona izatea. Ez dakit oraingo honetan lortu dudan. Ez dakit, Joxerra Garziak sarreran dioen bezala, irakurlea artale hauek irintzeko gauza izango den. Hala nahi nuke. Jokin Mitxelenaren marrazkiz apainduta datoz poemok.
– 'Xele eta Xuri, bi lagun bidaiari'. Abenturazkoa?
– Bai, horrelaxe da. Bueno, abentura eta fantasia, biak nahasian datoz 6-8 urteko gaztetxoentzat idatzi dudan, eta Ibaizabal argitaletxeak kaleratu didan liburu txiki honetan. Bi lagun hauekin hegan bidaiatzeko aukera izango du irakurleak, eta bide batez, hauen bihurrikerien berri ere izango du. Jokin Mitxelena irudigilearen marrazkiek alaitzen dute istorioa.
– 'Lurpeko eskaileren misterioa'. Zein da hemen kontatzen diguzun historia?
– Behin, Hernaniko ikastetxe batera nindoala, bide bazterrean, sasi artean erdi ezkutaturik, ikusi nituen eskailera zahar abandonatu haiek berehala jarri zuten martxan nire imajinazioa. Goitik behera zihoazen, lur azpira, baina ezin jakin nora. Gaztetxoei asko gustatzen zaizkie misteriozko eta beldurrezko kontaketak, eta eskailera haiek eman zidaten horretarako bidea. Osagarri batzuk behar nituen, besterik ez. Protagonista ausartak, ilunpea, linternak, kanposantua, lur-emailea, hildakoren bat, intriga… Alberdania argitaletxeari esker kaleratu dut liburu hau, eta Leire Iparragirreren irudiek janzten dute.
– 'Unairen memoriak'. Zertaz doa laugarren liburu hau?
– Tituluak dioen bezala, Unai, protagonista nagusiak, memorian gordeta dituen pasadizo, abentura eta bihurrikeriak dira gehienbat liburu honen osagarriak. Egoera barregarriak batik bat, eta umorea nagusi. Barre pixka bat ere egin dezatela gure irakurle gaztetxoek. Hemen ere, Jokin Mitxelenaren ilustrazio koloretsuak.
– Datorren urterako ba al daukazu proiektu berririk?
– Oraingoz, aurtengo hauek dute lehentasuna. Izan ere, hauek ikastetxeetara heltzea eta irakurleengana zabaltzea da orain daukagun eginkizun nagusia. Azken ikasturtean 40 bat topaketa egin nituen ikastetxez ikastetxe, eta aurtengo honetan ere hori da nire prioritate nagusia. Ea nola moldatzen garen. Nolanahi ere, baditut esku artean hiruzpalau proiektu, 2027an argia ikus lezaketenak. Letrak ikasteko jolas moduko bat txikienentzat, 'Kiroletrak' izenez bataiatu duguna. Maitane izeneko neskatoaren eskutik datozen koloretako poema arin eta jostalariak ere martxan daude…
– Inspiratzeko?
– Deus ere ez. Ez da ezer berezirik behar horretarako. Hainbeste urte ikastolan lan egin ondoren, beti dauzkat han-hartako bizipenak, egoerak eta ikasleak. Eta horrek asko laguntzen dit, zer adinetan zer kontaketa era den egokiena erabakitzeko orduan. Adin bakoitzak bere interesak eta beharrak dituelako. Eta generoak, azpi generoak eta gaiak soberan daudenez, aldiro bata edo bestea aukeratzea aski. Umorea, beldurra, maitasuna, abentura, misterioa, harreman toxikoak, tratu txarrak… Esperientzia zoragarria da idaztea. Batez ere, zu hainbeste dibertitzen zaituen lan edo jolas honek, hainbat gaztetxo dibertitzen dituela dakizunean. Eta are zoragarriagoa, gaztetxoak irakur zaletzen laguntzen ari bazara eta gainera euskaraz. Izan ere, Joxerra Garzia maisuak dioen bezala, «Aberriaren mugak euskararenak, gure baitan daude gehienak; euskara zabalduaz lau haizeetara, zabalago egiten gara».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Reyes Ilintxeta: “Umoretik landuko dugu elizako ondasunen immatrikulazioen eskandalua” | 0 | 10 | 14-10-2026 |
| 2 | Jose Inazio Askasibar ziklista ohi elgetarra da ibilgailu batek harrapatuta hil den txirrindularia | 0 | 10.41 | 26-07-2026 |
| 3 | Ane Santesteban omendu du Kosta Mendi probak | 0 | 10 | 22-09-2026 |
| 4 | Floren Aoiz: "Badira baldintzak urrats handiagoak egiteko" | 0 | 10 | 19-01-2010 |
| 5 | Zapatuan hasiko gara asteburuetako ekintzekin! | 0 | 7.9 | 21-10-2026 |
| 6 | Aritz Idiazabal, Antsoain xake taldeko kidea | 5 | 7 | 30-11-2017 |
| 7 | Mariasun Landak zahartzaroa izango du aztergai, urriaren 1ean, Kulturaten | 0 | 13.45 | 25-09-2026 |
| 8 | Ez da biderik aldaparik gabe: Skabidean taldearen une latzei errepasoa | 0 | 8.57 | 21-10-2026 |
| 9 | Stock Azokaren edizio berri bat izango da ostiral eta larunbat honetan | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 10 | ‘Sendatzen duten hitzak’ tailerra Zaldiko Maldikon urriaren 13tik aurrera | 0 | 9.3 | 07-10-2026 |