Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Stock Azokaren edizio berri bat izango da ostiral eta larunbat honetan

Дата публикации: 17-09-2026 19:40:21

Horrez gainera, bertako ekoizleen asteburuko azokak ere mantendu egingo dira, ohi bezala, Plazan

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

17/09/2026 Actualizado a las 21:40h.

Uda pasa baino lehen, denboraldiko produktuak eskuratzeko aukera izango dute azpeitiarrek eta egunotan bertara hurbiltzen direnek. Izan ere, Bertan merkatari elkarteak antolatuta, beste behin, Stock Azoka egingo da ostiral eta larunbat honetan. Tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin, herriko puntu ezberdinetan Stock postuak aurkitu ahal izango dira, prezio beheratuetan erosketak egiteko aukera eskainiz.

37 saltoki

Guztira 37 saltokik denetariko produktuak eskainiko dituzte. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza izango da, han, 9 postu aurkitu ahal izango dira: Mima, Ubbo, Martina Isasti, Jostaldi, Urbistondo, Sein briko, Ilargi, Larrañaga kirolak, eta Aitzakia kirolak.

Hauez gain, beste 28 postu aurkitu ahal izango dira, bakoitza bere saltoki aurrean: Adi optika, Agirre oparidenda, Alar Mertzeria, Alzuaran, Kukua, Mebi estudioa, Odriozola farmazia, Babesa, Biur, Romaes, Disdira, Arku, Esnaola, Tilin Talan, Furundarena, GEU, Iosu optika, Mina mertzeria, Arrospide, Artetxe-Bastida, Kaïoa, Koket, Kotoi, Ordulari, Ostadar optika, Ufito, Zume eta Zuri-Beltz.

Ostiral arratsaldean hasiko da Stocka, 16:00tatik 20:00tara. Larunbatean berriz, goiz eta arratsaldez egongo dira postuak zabalik, 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 19:30tara.

Egitarauaren barruan, Berti, Bertan Elkarteko maskota, herriko kaleetan zehar ibiliko da ekimenaren berri eman eta hau girotzeko. Beste hainbat dinamizazio ekintza ere egingo dira. Honela, ostiralean Stock- ean egindako erosketetan Sanagustin eta Pastorkua tabernetan erabili ahal izango diren 'pintxoa doan' baleak banatuko dira; larunbatean, 12:00etan trikitilariak izango dira azokako kaleak alaitzen eta aldi berean, Plazan, 3 eta 10 urte arteko haurrei zuzendutako antzerkia eskainiko du Kids&Us akademiak, inglesez.

Arratsaldean berriz, 17:00tatik 19:00tara umeentzako tailerrak egongo dira Balentina Agirre plazan; eta, zozketak ere ez dira faltako, izan ere,Stockean erosketak egiten dituztenen artean 100€ko 6 erosketa bono zozkatuko dira.

Newsletter

Era berean, bertako ekoizleen azokak mantenduko dira. Kasu honetan, dendariekin batera, Plazan egongo dira ekoizleen postuak.

Gainera, larunbatean, egun osoz, Egurnika proiektuak stand-a jarriko du plazan, eta 'Kriston Burrundaie' musika-festak kaleak herriko doinuz beteko ditu larunbat eguerditik aurrera.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita06.3527-07-2026
2Nazioarteko Jakien V. Azokan parte hartzeko izen-ematea ireki dute014.1725-09-2026
3Azken eguna, Uda Parkean jaialdiarena01024-07-2026
4Indarkeria matxistaren aurka borrokatu!028.6322-04-2026
5Gipuzkoako Urak lanean ari den arren, "oraindik arazoak izango dira"010.8925-09-2026
6Artzai txakur erakusketa eginen du bihar Bizilur elkarteak, Ziudadelan0520-06-2019
7Irrintzi Plaza 21-11-242625-11-2021
8Urteroko ekintza nagusiei eutsiz, andramaixei begira jarrita daude01024-07-2026
9Baloreak-en plaza birtuala, topaleku bikaina5715-04-2020
10'Zarauzko bitxikeriak' ha tenido una gran acogida por parte de los lectores07.5917-09-2026

Классификация: Экономика. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.