Jende ugari bildu zen atzo Zumardiko Baserritarren Egunean bertako produktuak dastatzeko; toka txapelketan eta herri kiroletan ere giro ona gailendu zen
11/09/2026 a las 20:41h.
Talo eta txistorra usaina gero eta nabariagoa zen Zumardira hurbildu ahala. Ohikoa den bezala, Baserritarren Egunarekin batera agur esan zieten atzo herritarrek jaiei. Jende ugari bildu zen goizean goizetik fruta, barazki eta bestelako produktuak erosteko asmoz. Bertako ekoizleenak ez ezik, Iparraldeko eta inguruko beste eskualde batzuetatik heldutako jakiak dastatzeko aukera ere izan zen.
Bizilagunen eta bisitarien joan-etorria handia bazen ere, ilara luzeak osatu ziren goizean zehar Segurako Goierriko taloak jateko gogoz. Jakiez gain, bertako eta inguruko artisauen postuak ere egon ziren bertan, esaterako, Kosta Itsas Egurrak egitasmoaren kasuan.
Kioskoaren beste aldean, berriz, haur eta familia asko bildu zen behiak, pottokak zein zaldiak bezalako abereak gertutik ikusi eta laztantzeko. Mugarrieta Ganadutegiko idiak ere bertan zeuden, Ion Areitio hondarribitarraren zaintzapean.



Bestetik, Minasoroeta kalea zirkulazioari itxita egon zen traktoreen eta baserriko makineriaren erakusketa hartzeko. Era berean, jarduera ugari egon zen egunean zehar: eguerdian Peñagarikanok eta Mendiluzek bertso saioa eskaini zuten Zumardiko kioskoan eta arratsaldean, berriz, herri kirolen eta trikitilarien txanda izan zen.
Toka txapelketaBaserritarren Eguna ez zen soilik Zumardiko eremura mugatu. Kasino Zaharreko lorategian, hogeita zazpi lagunek jaietako bederetzigarren Toka Txapelketaren edizioan hartu zuten parte goizean zehar. Lehia estua egon zen gizonen zein emakumeen mailetan, berdinketa hausteko partidekin eta guzti. Mikel Irastorza eta Jose Antonio Amundarain izan ziren txapeldun eta txapeldunorde gizonen artean, eta emakumeetan, berriz, Maribel Blanco izan zen garaile eta Irati Izetak lortu zuen bigarren postua.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu” | 5 | 6 | 13-07-2026 |
| 2 | Ane Santesteban omendu du Kosta Mendi probak | 0 | 10 | 22-09-2026 |
| 3 | Ezkioko 'Herri festaren' egitaraua prest dute, aurten apustu eta guzti | 0 | 11.13 | 03-10-2026 |
| 4 | Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek | 0 | 13.99 | 16-07-2026 |
| 5 | Ondarearen Europako Jardunaldietan urrirako bi bisita antolatu dituzte Zumaian | 0 | 6.84 | 10-09-2026 |
| 6 | Greba antolatu | 0 | 5.93 | 15-10-2026 |
| 7 | "Janari pozoitua aurkitzeari diot beldurrik handiena" | 0 | 5 | 26-04-2026 |
| 8 | Ekaitz Apraiz eta Bianca Maldonado onenen artean Bergarako xake txapelketan | 0 | 8.31 | 25-07-2026 |
| 9 | Zarkumendegi berritzeko, 240.000 euroko partida | 0 | 15.26 | 14-07-2026 |