Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ezkioko 'Herri festaren' egitaraua prest dute, aurten apustu eta guzti

Дата публикации: 03-10-2026 23:41:20

Eneko Zabaleta eta Unai Alberdi korrikalariak Felix Etxeberria txirrindulariaren aurka lehiatuko dira Ezkioko igoeran; 500 euro izango dira jokoan

Основное содержимое страницы с новостью.

Cristina Limia

23/09/2026 a las 18:29h.

Ezkioko 'Herri festa' gogotsu antolatzen ari dira azken hilabeteetan. Urriaren 3an ospatuko da eta emozioz beteriko apustuarekin hasiko da. Eneko Zabaleta eta Unai Alberdi korrikalariak (erreleboan) Felix Etxeberria txirrindulariaren aurka lehiatuko dira Ezkioko igoeran. 2,3 kilometroetako ibilbidea lehenago betetzen duenak 500 euro irabaziko ditu.

Lehia ikusgarri honen ostean, 14.30ean, herri bazkaria ospatuko dute Euskal Parrilaren eskutik, eta 18.00etatik 22:00etara, JDJ Ostok girotuko du festa.

Ekintza guztiak Ezkioko goiko kaskoan izango dira eta ogitartekoak eskatzeko aukera egongo da Argindegi ostatuan.

'Eskailerapekoa' bakarrizketa saioa ostiralean

Datorren asteburuari begira, bi hitzordu berezi izango dira Ezkion. Ostiralean, 'Eskailerapekoa' bakarrizketa saioaz goza-tzeko aukera izango da, 19:00etan, Udaletxeko ganbaran, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenarekin. Larunbatean Igartubeiti baserriak bere 25. urteurrenaren festa ospatuko du, 16:30ean (informazioa eta izen-emateak 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean).

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest08.9209-07-2026
2Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu”5613-07-2026
3Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
4AEKko Iruñezar euskaltegitik egin dugu Irrintzi Plaza saioa0512-12-2018
5Gazte eta kultur zaleen aterpe izango den Arrobitxulok pausu berri bat eman du0513-07-2026
6Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026
7Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan6721-07-2026
8Zumaiako Emakumeon* Etxeak bere V. urteurrena ospatuko du ostiral honetan01024-09-2026
9Antton Jauregi y Urdanbor serán homenajeados en las fiestas07.7418-09-2026
10Urretxu puede seguir presumiendo de un gran concurso gastronómico dentro de sus fiestas07.5423-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.13. Источник: www.diariovasco.com.