Karrantzara irteera, Zelaiondo elkartearen 50. urteurrena, 'Scaperoom' antzerkia' eta jubilatuen eguna izango dira, besteak beste
29/09/2026 a las 10:52h.
Itsasoko udazkeneko agenda kulturala ekintza bereziez betea dator. Urriaren 12an, herriko irteera egingo dute Karrantzara, elkarrekin egunpasa ederra igarotzeko asmoarekin. Urriaren 24an, Zelaiondo elkartearen 50. urteurrena ospatuko dute (egitaraua aurrerago zehaztuko da). Urriaren 25ean, 'Sacaperoom' antzerkiaz gozatzeko aukera izango da, Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Gorriti. Iñigo Aranburu eta Xabier Agirre aktoreekin, 19.00etan, Alegiako frontoian.
Urriaren 31n, auzolan saioa egingo dute eta ondoren, bazkaria. Azaroaren 8an, jubilatuen eguna ostatuko dute, beraien omenez meza egingo da Itsason eta ondoren, bazkaria ospatuko dute Mandubiko bentan.