Musikak, bertsoek, dantzak, olerkiak eta pinturak bat egingo dute emanaldi honetan, 19:00etatik aurrera, Baztartxo antzokian
09/10/2026 a las 12:10h.
'Hauspo bat bihotzari' ikuskizuna larunbat honetan, urriaren 10ean, izango da Baztartxo antzokian, 19:00etan. Musikak, bertsoek, dantzak, olerkiak eta pinturak bat egingo dute emanaldi honetan, trikitixari eta erromeriaren munduari gorazarre egiteko. Sarrerak www.azkoitia.eus/agenda webgunean eros daitezke aurrez, 5 euroren truke.
Andoni Salamero sustatzailearekin batera, hainbat artista eta musikarik hartuko dute parte ikuskizunean: Lurdes Alkorta, Xabier Alberdi 'Zabale' eta Aitor Furundarena musikariek; Gorka Larrañaga margolariak; Bizkargi Musika Eskolako trikitilari eta pandero-joleek; Andoni Egaña bertsolariak; eta Garazi Etxaburu dantzariak.
Ikuskizunaren sustatzaile Andoni Salameroren hitzetan, «festa giroan itxuratutako emanaldi gisa irudikatutako ikuskizuna da, eta instrumentu horrek euskaldunoi eskaini diguna garenaren agerbide eta argibide izatea nahi du».
Ikuskizunak trikitixaren inguruko ikuspegi zabala eta osoa eskaini nahi du, eta, horretarako, ez da trikitixa-piezak jotzera mugatuko. Erromeria giroan, narratzaileak, prosa poetikoz idatzitako gidoi baten bidez, festaren osagai bakoitzak —panderoak, soinu handiak eta txikiak, koplak, trikitilariak, pandero-joleak, dantzariak eta herriak— bat egiten dutenean sortzen den emozio bereziko giroa azalduko du.
Izan ere, Salameroren arabera, trikitilariak trikitixa behar bezala sortzen du bizitzaren egoera hori bizi eta bere baitan haragitzen duenean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Sahatsa dantza taldeak 50. Urteurrenaren jaialdia aurkeztuko du larunbatean | 0 | 18.7 | 15-09-2026 |
| 2 | Txupinazo al ritmo de los dantzaris de Sahatsa en los andremaixek azkoitiarras | 0 | 8.69 | 24-07-2026 |
| 3 | 'Gau beltza ez da Halloween' hitzaldia emango du Josu Ozaitak, asteartean | 0 | 8.26 | 02-10-2026 |
| 4 | Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan | 0 | 8.9 | 24-09-2026 |
| 5 | Julen Alonsok eta Oinkarik dantzan jarriko dute Soreasu larunbatean | 0 | 8.1 | 02-09-2026 |
| 6 | Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira igande honetan, Soreasun | 0 | 8.92 | 01-10-2026 |
| 7 | El organista José Luis Frantzesena ofrecerá este jueves un concierto junto a Mariatxen Urkia, Txalkor y Sahatsa | 0 | 10.38 | 12-08-2026 |
| 8 | Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da | 0 | 8.71 | 11-09-2026 |
| 9 | Egape dantza taldeak 20. urteurrena ospatuko du larunbatean, Erromeria Eguna antolatuz | 0 | 20.53 | 21-05-2026 |
| 10 | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean | 0 | 5.73 | 25-09-2026 |