Jaialdia eguerdiko 12:30 hasiko da San Juan Plazan
21/05/2026 a las 15:20h.
Urnieta Dantzan jaialdiaren 20. urteurrena ospatzen duten honetan, Egape Dantza Taldeko kideek herritarrak bilduko dituen Erromeria Eguna antolatu dute, dantza, musika eta herriko kultur adierazpenak ardatz hartuta. Larunbat honetan izango da hitzordua.
Azken 20 urteetan jaialdia posible egin duten dantzari, musikari, elkarte eta herritarrak elkartu nahi dituzte, belaunaldi ezberdinen eta herriko elkarteen parte-hartzea sustatzeko. Erromeria erraldoi baten bidez herri-kohesioa indartu nahi da, gazte zein umeak inplikatuz eta tradizioari etorkizunera begira jarraipena emanez.
Horretarako, 8 eta 70 urte bitarteko 160 dantzari elkartuko dira San Juan Plazan: gaur egun Egape Dantza Taldeko kide direnak zein urte hauetan guztietan taldeko partaide izan diren dantzari ohiak.
Emanaldi nagusian, urte hauetan guztietan bidelagun izan dituzten Txanbolin Txistulari Bandako kideek eta Lourdes Iriondo Musika Eskolako musikariek koreografiak zuzeneko musikaz lagunduko dituzte.
Ekimen honen bidez, urte hauetan guztietan sortu den komunitatea ospatu nahi dute, dantzaren eta musikaren bidez herriaren memoria kolektiboa eta etorkizunerako ilusioa uztartuz.
Goizeko 11:00etan topagunea eta kalejira (Ierdi plazatik abiatu eta Idiazabal kaletik barrena), txarangarekin lagunduta. 12:30ean emanaldi nagusia izango da nagusi San Juan Plazan eta 14:00tan bazkaria Plazido Muxika Plazan. Arratsaldean, 17:00etan plaza-dantzak, Joseba Arretxe & Iruzta taldearekin Plazido Muxika plazan eta 19:30ean dantzaldia Itzal taldearekin San Juan plazan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Etxebizitza duinaren alde, elkarretaratzea bihar Plaza Berrin | 0 | 10 | 03-10-2026 |
| 2 | Sagardo zaleek Errezilen dute hitzordu garrantzitsua larunbat honetan | 0 | 11.23 | 04-10-2026 |
| 3 | Generaciones distintas protagonizan el gran día de Egape Dantza Taldea | 0 | 8.57 | 26-05-2026 |
| 4 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 5 | Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan | 0 | 8.9 | 24-09-2026 |
| 6 | Concurso de goitiberas Txorigorri Race, este jueves en las calles Errekalde y Akan | 0 | 12.31 | 03-10-2026 |
| 7 | «El txupinazo es un reconocimiento» | 0 | 7.35 | 27-05-2026 |
| 8 | Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion | 0 | 6.78 | 22-09-2026 |
| 9 | Zesta-puntako goi mailako jokalariek jokatuko dute bihar, zapatuan, Elgetako frontoian | 0 | 10.36 | 11-09-2026 |