Bi azpeitiarrek larunbatean jokatuko dute hurrengo jardunaldia, euren bikoteekin batera. Ionek, berriz, agur esan dio txapelketari
25/08/2026 a las 15:53h.
Joan den asteburuan, XXI Nafarroako Foru Komunitatearen Txapelketa-2026ko Terresis Magna sari nagusiaren seigarren, zazpigarren eta zortzigarren jardunaldietako partidak jokatu zituzten Hendaia eta Espinaleko frontoietan. Hiru azpeitiarrek hartu zuten parte.
Seigarren jardunaldian, Agirrezabala-Utergak 35-21 hartu zituzten mendean Matxin III-Barricart, Hendaiako Daniel Ugarte frontoian. Bikoteak hasieratik agindu zuen partidan. Agirrezabala sendo aritu zen atzean, akatsik egin gabe; Uterga bikoteak, berriz, aurreko koadroetan nagusitu eta 23 tanto egin zituen. Matxin III eta Barricart, aldiz, ez ziren eroso aritu kantxan eta ezin izan zioten aurkariari behar bezala eutsi.
Ondoren, Ion eta Zeberio II.a Sagaseta-Mitxeoren aurka neurtu ziren. Ion eta Zeberiok gaizki hasi ziren eta aurkariek abantaila hartu zuten, partida osoan zehar mantentzea lortu zutena. Ion eta Zeberio II.ak ez zuten amore eman eta markagailuan gerturatzea lortu zuten arren, azkenean 30-35 galdu zuten. Emaitza horren ondorioz, txapelketan jarraitzeko aukera hurrengo eguneko partidan erabakiko zen, Espinalen.
Hala ere, hurrengo jardunaldian ere ez zuten zorterik izan. Zeberio II-Ion bikoteak 15-35 galdu zuen Otxandorena-Otanoren aurka, eta emaitza horrek txapelketatik kanpo utzi du Ion.
Nafarroako Erremonte Txapelketaren hurrengo jardunaldia abuztuaren 29an, larunbatean, Los Arcosen jokatuko da. Ligaxkako azken-aurreko partida izango da, eta Uterga-Agirrezabala eta Sagaseta-Mitxeo izango dira aurrez aurre. Lehenek sailkapeneko lidergoa sendotzea izango dute helburu.
Bestalde, Matxin III-Barricartek irailaren 5ean jokatuko dute hurrengo partida, Irunberrin, eta Sagaseta-Mitxeoren aurka neurtuko dituzte indarrak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Azpeitiarrek indartsu jarraitzen dute Nafarroako G.P. Terresis Magna erremonteko txapelketan | 0 | 22 | 20-08-2026 |
| 2 | Jone Arriaranek eta German Aranburuk beste bi txapelketa irabazi dituzte | 0 | 9.38 | 18-08-2026 |
| 3 | Agirrezabala disputará este sábado la final del Torneo Comunidad Foral de Navarra de remonte | 0 | 10.4 | 02-10-2026 |
| 4 | Mitarte kalea, dantzariz betea | 0 | 10.69 | 26-09-2026 |
| 5 | Aitor Agirre eta Mattin Salegiren agurra | 0 | 8.62 | 26-09-2026 |
| 6 | Jone Arriaran eta German Aranburuk irabazi dute Elgoibarko 88. Dantza Solte Txapelketa | 0 | 13.18 | 28-08-2026 |
| 7 | Maddi Barrokal Caixa Bank-eko txapeldun Labriten | 0 | 11.96 | 03-10-2026 |
| 8 | Getariako itsas parrilla balioan jarri dute | 0 | 10 | 28-07-2026 |
| 9 | Salbatore pilota txapelketak erabaki zituen irabazleak | 0 | 10 | 12-08-2026 |
| 10 | Jaka y Mariezkurrena, campeones sin rival | 0 | 5.88 | 27-09-2026 |