Aitor Agirrek eta Mattin Salegik beraien azken txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Beasainen (Gipuzkoa). Txirrindulari ibilbidea agurtu dute biek ala biek.
Aitor Agirrek eta Mattin Salegik txirrindulari ibilbideari amaiera ematea erabaki dute, eta bien ala bien azken lasterketa aurreko asteko Beasaingo (Gipuzkoa) lasterketa izan zen.
Oso txirrindulari ezberdinak izan dira, baina ezaugarri bat izan dute amankomunean: ihesaldiak. Bai Agirrek eta baita Salegik ere beti eman izan dute aurpegia, eta lanerako grina erakutsi dute. Pelotoian gutxik ulertu dute lasterketa Salegik bezala, eta Agirrek bezalako "motorra" gutxik dute.
Agirrek aurten elite mailan erlojuaren aurka Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabazi ditu, eta iraupeneko Euskadiko txapelketa ere bai. Hala ere, profesionaletarako aukera duinik ez du jaso, eta bizitzan beste bide bat hartzeko erabakia hartu du, egindakoaz harro. Kimuetan, 11 urterekin, hasitako bidea amaierara heldu dela erabaki dute biek.
Viveros San Anton-Marduko juniorrek ere bukatu dute denboraldia: Elgoibarren (Gizpuzkoa) San Pedro auzoan jokatutako lasterketan amaitu dute 2026ko denboraldia. Bertan Jon Berasategi 18. sailkatua izan da onena. Datorren denboraldian Lukas Blanco, Peru Calvo eta Jon Berasategi sub23 mailan izango dira, nolabait Mattin Salegi eta Aitor Agirreren lekukoa hartuz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Apustu ziurrak eta arriskatuak zuzeneko emanaldien kasinoan | 0 | 8.46 | 24-09-2026 |
| 2 | Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko | 0 | 6.05 | 27-09-2026 |
| 3 | Mitarte kalea, dantzariz betea | 0 | 10.69 | 26-09-2026 |
| 4 | Jolasteko aitzakiarik ez da falta izan Artadin | 0 | 8.8 | 27-09-2026 |
| 5 | Flysch Trailerako azken entrenamendua egingo dute bihar goizean | 0 | 7.54 | 25-09-2026 |
| 6 | Gidatze maniobra ausartegiak erakusten dituzten bideoak sare sozialetan jarri dituzten bi motoziklista ikertzen ari dira | 0 | 11.44 | 25-09-2026 |
| 7 | Jaiei hasiera ematear dira Artadin | 0 | 7.74 | 26-09-2026 |
| 8 | Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan | 0 | 8.9 | 24-09-2026 |
| 9 | Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan | 0 | 10.42 | 25-09-2026 |
| 10 | Udal Liburutegiak larunbat goizetan ere irekiko ditu bere ateak | 0 | 7.79 | 21-09-2026 |