Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Idazle berriak sustatzeko Gotzon Garate beka, Estitxu Irisarri elgoibartarrarentzat

Дата публикации: 28-09-2026 19:47:11

Bekaren onuradunak urtebeteko epea izango du deialdira aurkeztu duen 'Ez laga lurra sikatzen' proiektua eleberria bilakatzeko

Основное содержимое страницы с новостью.

Jabi Leon

Elgoibar

28/09/2026 a las 21:47h.

Elgoibarko Udalak euskarazko lanak sustatu eta Gotzon Garate (1934-2008) euskal filosofo, filologo, irakasle, idazle eta apaiz elgoibartarra omentzeko 2009an sortu zuen bekaren bosgarren deialdiaren bidez garatuko den proiektuaren berri eman du astelehen honetan Udaletxeko areto nagusian.

Danobatgroup kooperatibaren eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatuta; V. Gotzon Garate beka literatur sorkuntzara bideratuko da. Bekadunak 8.000 euroko diru-poltsa eta Arturo Andrade eskultoreak okasiorako egindako lana jasotzeaz gain, urtebeteko epea eta Jasone Osoro idazle elgoibartarraren laguntza izango ditu eleberri bat idazteko (Elkarrek argitaratuko du).

Edonola ere, idazle berriek (inolako adin mugarik gabe) landutako 23 proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdira; eta horietako bat baztertu egin da deialdiaren oinarrietan jasotako baldintzak betetzen ez zituelako.

Aurkeztutako proposamenak aztertu ondoren, Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Mikel Ayllon idazleek osatutako epaimahaiak Estitxu Irisarri 38 urteko elgoibartarrak aurkeztutako 'Ez laga lurra sikatzen' proiektua aukeratu du. «Orokorrean, oso inpresio positiboa izan dugu. Lan askok indar edo disdira berezi bat zuten; eta 7-8 onenen artean bat nabarmentzen zen, estilo zainduagatik edota narrazioaren erritmo aproposengatik», azaldu du Danele Sarriugartek epaimahaikideen ordezkari gisa. Jarraian, Mikel Ayllonek eman ditu ezagutzera aukeratutako proposamena eta bekadunaren izena: «Estitxu Irisarri Eguia elgoibartarraren 'Ez laga lurra sikatzen' proiektua».

Eskertuta eta hunkituta

Euskal filologian lizenziatua, eta irakasle gisa aritua, Aiastian bizi den Estitxu Irisarri oso eskertuta agertu da hitza hartzerakoan.

Zeharo hunkituta, bekadunak eskerrak eman dizkie V. Gotzon Garate beka antolatu eta babestu duten erakundei, epaimahaikideei «eta proiektu honetan ez ezik, bizitzan ere inguruan ditudan bidelagun guztiei».

Estitxu Irisarri, V. Gotzon Garate bekaren onuraduna, hitza hartu duenean.

Estitxu Irisarri, V. Gotzon Garate bekaren onuraduna, hitza hartu duenean. (Leon)

Newsletter

Erakundeetako ordezkarien aldetik, Ion Zubiaurre eta Aitor Iriondo zinegotziek «Gotzon Garate beka sustatzen jarraitzeko Udalaren konpromisoa» agertu dute.

Julian Aizpurua DanobatGroup-eko presidenteak, berriz, bekaduna zoriondu eta bekaren izaera txalotu du «euskara eta euskal kultura gure nortasunaren zutabeak direlako».

Azkenik, Itzea Urkizu Elkar argitaletxearen ordezkariak «euskal literaturan ahots berriak ezinbestekoak direla» azpimarratu du. Horregatik, «egile berriak plazan jartzeko ateak irekitzen jarraitzeko prest» agertu da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du012.4915-08-2026
2Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen”013.708-09-2026
3Urtea bukatu arte doakoa izango da Goienakide egitea08.5618-09-2026
4Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketa martxan da09.0328-09-2026
5'Tximeleten mihia' eta Manuel Rivasen galiziar bizi-zatiak, euskal letretara012.7406-07-2026
6Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker019.5204-08-2026
7'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean05.7325-09-2026
8Aritz Galarragak 'Izan gizona' saiakera literarioa aurkeztu du08.9810-09-2026
9Iratzea, herri-lurrak babesteko (edo saltzeko?)09.3912-09-2026
10'Ganbara', emakume baten gotorlekua014.3923-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.