Eta egin behar dugun galdera nagusia zera da: nola txertatu behar dugun, modu egituratu batean, belaunaldien arteko ikuspegia erabaki publikoetan
30/09/2026 a las 06:30h.
2025ean, Eusko Ikaskuntzak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, belaunaldien arteko elkartasunean aurrera egiteko prozesua abiatu zuen, 'Denona' deitutakoa.
Lehen urratsa, Bilboko sinposioa antolatzea izan zen. Bertan, mundu akademikoko adituek, erakundeetako ordezkariek eta gizarte zibileko eragileek parte hartu zuten. Eta eztabaida-gune hartan, belaunaldien arteko elkartasuna zer den aztertzen eta esanahia indartzen saiatu ginen. Baita etorkizuneko erronkak zerrendatzen ere.
Behin diagnostikoa egin eta erronkak zehaztu ondoren, orain, proposamenen fasera igaro beharra daukagu. Eta horixe da, 'Denona' deitutako prozesua.
Gure herriaren etorkizuna belaunaldi guztiena dela adierazi nahi dugu eta, 'Denona' izan dadin, ibilbide berri bat marrazteko gida.
Prozesua hiru ardatz tematikoren inguruan egiturako da: Gobernantza, Aukerak eta Komunitatea. Eta hiru ardatz horietako bakoitzari jardunaldi bat eskainiko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu banatan.
Gizarte bezala, ezinbestekoa da gai izatea belaunaldi desberdinen beharrak elkartasunez aztertzeko, belaunaldi bakoitzak dituen gaitasunak eta ezagutzak balioesteko, eta belaunaldi guztien ekarpenak eta eskariak entzuteko. Eta egin behar dugun galdera nagusia zera da: nola txertatu behar dugun, modu egituratu batean, belaunaldien arteko ikuspegia erabaki publikoetan; bereziki, belaunaldi bat baino gehiagorengan eragina izan dezaketen erabakiez ari garenean.
Hiru ardatzetan egindako ekarpenekin eta parte-hartze ariketetatik jasotako ondorioekin, ibilbide-orri bat ontzeko oinarriak lortzea espero dugu. Ibilbide-orri horrek neurri zehatzak, errealistak eta mailakatuak jaso beharko dituelarik, hots, politika publikoetan zuzenean aplikatzeko modukoak.
Eta nahi bat ere irudikatu dugu ortzimugan: gure herria lurralde-erreferente bihurtzea, Europako Batzordeak joan den martxoan onartutako Belaunaldien arteko Ekitaterako Europako Estrategiaren baitan.
Izan ere, gure gizartearen etorkizunerako funtsezkoa den auzi baten aurrean gaude: gizarte kohesionatu eta bidezko gisa iraun eta aurrera egitea. Eta, horretarako, nahitaezkoa da belaunaldi ezberdinak elkarrekin hitz egiten jartzea eta ondare duin eta jasangarri baten transmisioa ahalbidetzea.
Premiazkoa izango delarik, baita ere, guztion artean, etorkizunaren ikuspegi partekatua eraikitzeko eta helmuga horretara iristeko, bidea elkarrekin marrazteko gai izatea.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | «Euskarazko merkatuak argitalpenak arretaz pentsatzera behartzen ditu» | 0 | 8.1 | 06-09-2026 |
| 2 | Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du | 0 | 9.18 | 22-08-2026 |
| 3 | Elgetako ludotekak ate irekiak egingo ditu eguenean zerbitzua familiei ezagutzera emateko | 0 | 9.34 | 21-09-2026 |
| 4 | Tolosako eta Oñatiko Artxiboetan praktikak egiteko deialdia ireki da | 0 | 7.56 | 05-08-2026 |
| 5 | Santanapen hobekuntza integralaren alde da EAJ | 0 | 10 | 01-08-2026 |
| 6 | Musikenek aniztasun, ekitate eta inklusioari buruzko nazioarteko jardunaldiak hartuko du aste honetan | 0 | 10 | 05-10-2026 |
| 7 | Adreiluz adreilu eutsi diote | 0 | 8.62 | 11-06-2026 |
| 8 | Iratzea moztu behar eta... ezin | 0 | 8.45 | 02-10-2026 |
| 9 | Hilabete aurreratu da txakolina egiteko mahats-batzea | 0 | 14.1 | 08-09-2026 |
| 10 | Gaur itxiko da Emakumeontzako Jabetze Eskolan izena emateko epea | 0 | 14.01 | 21-09-2026 |