Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Loreen eskaintza ere hasi da negurako prestatzen

Дата публикации: 30-09-2026 18:32:02

Indaba beltza freskoa nahiago dutenek, badute hori ere erosteko aukera ferian, baita baba txiki lehorra ere.

Основное содержимое страницы с новостью.

Tere Madinabeitia

30/09/2026 a las 20:32h.

Loreen eskaintzari erreparatuta agurtu zuen iraila Ordiziako feriak. Udazkena iritsi da, eta negua espero baino lehenago iritsiko delakoan, urtaro horri begira jarri da dagoeneko lore bizien salmenta. Iñaki Azanzak neguko loreekin bete du postua, eta erosleak ere hasi dira oraingoak baino garai hotzagoei begira. Hori dela eta, asteazken honetan mugimendu berezia sumatu zen bere postuan.

Baina negukoak izanagatik, horiek ere kolore ederrekoak dira, eta bizitasun polita ematen diote Plaza Nagusira sartzeko eskailera inguruei. Lore berrien artean ziklamenak (4,5-7 euro artean), azaleak (7,50 euro txikiak eta 16 euro handiak) eta pentsamenduak (1,5 euro) daude, eta horiek dira gehientsu saltzen dirennak. Baina eskaintza askoz ere handiagoa da: txilarra (5,50-10,50 euro artean, tamainaren arabera), primula (2,5-7,5 euro artean), pitiminia (8,5 euro), kanpanula (8,50 euro), hiazintoa (2,50 euro), biola (1,50 euro), antirhinuma (2 euro), eta bellis margarita (1,50 euro). Lore berrien artean krisantemoa ere sartu behar da (6,50 euro), baita gardenia ere (18 euro). Krisantemoa hilerrira eramateko lorea da tradizioz, baina bestela ere, etxeko leihoak eta balkoiak apaintzeko oso dotorea da.

Loreak kenduta, produktu berri gutxi iritsi ziren feriara. Txikoria izan zen horietako bat, ohi baino lehenago agertuta. Monteseko Arantxa Iparragirrek aurkeztu zuen, eta pieza 2 euroan jarri zuen salgai. Sustrai Askeak elkarteko Natalia Magallenesen postuan ere ikusi ziren produktu berriak: kakahuete kuia (2,90 euroan kiloa) eta kalifornia piper horia (5,5 euroan kiloa). Berenjena pintoak ere bazituen salgai, zuriekin eta moreekin batera (4,5 euroan kiloa). Ikusten denez, barazki postuetan ere kolorea da nagusii.

Lekaleek ere jartzen ari dira kolorea azken asteetan ferian, beltza bada ere, Aurreko astean iritsi ziren lehen indaba beltzak, lehortutakoak, eta asteazken honetan, freskoa ere bazegoen aukeran, lekan. Oraindik lehortzen hasi ez den indaba zen, eta prestatzeko sutan denbora gutxiago behar duena. Badira horren zaleak ere. Aramako Miren Jauregik eta Jaione Irazustak zuten salgai, kiloa 14 euroan.

Patxi Atienzak, berriz, baba txikia jarri zuen salgai, kiloa 7 euroan.

Eta perretxikoak Mikel Lasaren postuan bakarrik erosi zitezkeen: 25 kilo onddo (28- 36 euroan kiloa) eta 20 kilo ziza hori (24 euroan kiloa)

Newsletter

Azkenik, bakailaoa beste hilabetez erosi ahal izango dela esan behar da, Oscar Garcia urriaren amaierara arte egongo delako Goen plazan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Udazkena eztiarekin eta indabarekin iritsi da Ordiziako azokara08.423-09-2026
2El padre de Miguel Induráin: "Mi hijo es ciclista gracias a un chaval que le robó su bicicleta cuando tenía 11 años. Le perseguimos pero se escapó"07.626-09-2026
3Jabetze Eskolaren bi tailerretan, epea luzatuta015.7326-09-2026
4– Jeg hadde så vondt i ansiktet, i leppene og i bekkenet. Da besvimte jeg07.7626-09-2026
5Datozen egunetan zabalduko dute izena emateko epea, bailarako Jabetze Eskoletan021.3905-09-2026
6Beinke-Loramendi dantzak ikusmin handia piztu du Herriko Plazan010.8226-09-2026
7Hurbiltasuna ala kalitatea028.0329-09-2026
8Мама***Люба***... Давайно @# 01027-09-2026
9Elgetako ludotekak ate irekiak egingo ditu eguenean zerbitzua familiei ezagutzera emateko09.3421-09-2026
10El hijo de Miguel Induráin: "Nunca pensé en ser como mi padre, porque es muy difícil. No hago ciclismo de forma profesional pero sigo disfrutando de este deporte"05.621-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.34. Источник: www.diariovasco.com.