Bihartik aurrera izango da apuntatzeko aukera Astigarragan, hilaren 21era bitarte; eta datorren ostegunean hasiko da matrikulazioa Hernanin.
Ikastaro eta jarduera eskaintza zabala prestatu dute, datorren udazkenerako ere, Astigarragako eta Hernaniko Jabetze Eskoletan. Eta bi kasuetan, datozen egunetan zabalduko dute apuntatzeko epea.
Astigarragan, bihar bertan irekiko du izenematea Emakumeon Etxeak, eta irailaren 21era arte izango da aukera, bere webgunearen bitartez: astigarragakoemakumeonetxea.eus.
14 ikastaro edo jarduerako eskaintza prestatu dute: 'Lasaitasunari bidea irekitzen' azaroan, Belen Olaziregiren eskutik; xilografia ikastaroa urrian eta azaroan, Oihana Ugarterekin; 'Filosofa errepublikarrak etxe bila erbestean' urritik urtarrilera, Marisa Hurtadok dinamizatuta; 'Gorputza indartu, burua askatu' jarduera fisikoan ahalduntzeko ikastaroa urritik abendura, Rakel Otañorekin; idazketa terapeutikoa urrian, Alexa Dacierrekin; etxeko konponketak urritik abendura, Izaskun Gurrutxagarekin; klimaterioa, menopausia eta zoru pelbikoko ariketak urrian, Sara Majarenasen eskutik; korrikako hastapen ikastaroa urritik abendura, Naroa San Miguelekin; 'tuneatzeko' tailerra urritik aurrera astero; baratza feminista urrian eta azaroan, Alazne Intxausperekin; 'Elkarrekin bidea eginez' espazioa, Maider Andonegiren eskutik; bizikletaren mekanika tailerra urriaren 3an, Idoia Elosegik gidatuta; kafe tertulia saioak; eta minbizia ikuspegi feministatik lantzeko hitzaldia urriaren 17an, Iñurri elkartearekin.
Emakumeon Etxearen webgunean dago informazio guztia.
10 ikastaro Hernanin, Kulturarteko Plaza Feministan
Datorren ostegunean, irailaren 10ean, zabalduko dute matrikulazio epea Hernaniko Jabetze Eskolan; eta hilaren 20ra arte izango da izena emateko epea: Kulturarteko Plaza Feministan edota hernani.eus webgunean. 10 ikastaroko eskaintza prestatu dute udazkenerako, Plaza Feministan bertan. Epe laburrekoak izango dira batzuk, baina ikasturte osokoak dira beste hainbat.
Horien artean, 'Boteretze erotikoa' izenekoa da nobedade nagusia, urriko bi larunbatetan eskainiko dutena, Edurne Errearen eskutik. Era berean, segida izango du 10-14 urteko neskentzat hilekoaren zikloari buruz iaz hasitako tailerrak. Gainera, emakume zaintzaileentzako taldea ere osatuko dute aurten, eta asteazkenetan elkartuko dira, Kontxi Lopezek dinamizatuta.
Honakoak izango dira gainerako ikastaroak: 'Munduko emakumeen literatura' urritik maiatzera, Mertxe Trancherekin; batukada feminista urritik ekainera, Arantza Albizuk eta Ainara Sarasketak gidatuta; twerk ikastaroa urritik urtarrilera, Ikerne Mendietarekin; 'Mugi ditzagun gure gerri eta bihotzak' urritik maiatzera, Jenny Perlazaren eskutik; 'Gorputzak dantzan' irailetik maiatzera, Txaro Untzillarekin; 'Mindfulness eta emozioak, ikuspegi feministarekin' urritik maiatzera, Clara Wolframekin; eta 'Elkarrekin arnastu eta barrura begiratu' irailetik maiatzera, Su Hernándezek gidatuta.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Jabetze Eskolaren bi tailerretan, epea luzatuta | 0 | 15.73 | 26-09-2026 |
| 2 | Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako | 0 | 22.43 | 24-09-2026 |
| 3 | Atsegindegin ikuskizuna, Katxiporretaren eskutik | 0 | 26.86 | 18-09-2026 |
| 4 | Gaur itxiko da Emakumeontzako Jabetze Eskolan izena emateko epea | 0 | 14.01 | 21-09-2026 |
| 5 | Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean | 0 | 25.42 | 19-09-2026 |
| 6 | Amherren 'Eskola antiarrazista'ren lehendabiziko saioa, astelehenean | 0 | 24.52 | 24-09-2026 |
| 7 | Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan | 0 | 8.9 | 24-09-2026 |
| 8 | Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan | 0 | 10.42 | 25-09-2026 |
| 9 | Urriaren 17an egingo dute Debagoieneko bosgarren erreka auzolana | 0 | 7.23 | 22-09-2026 |
| 10 | Emaneurre Euskarari Egunak emango dio hasiera Euskal Jaien egitarauari | 0 | 19.09 | 31-08-2026 |