Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Indarkeria matxistaren aurrean jarrera kritikoa erakusteko Beldur Barik lehiaketa martxan da

Дата публикации: 23-09-2026 12:13:42



Основное содержимое страницы с новостью.

Jan Echevarría

23/09/2026 Actualizado a las 14:13h.

Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehiaketaren hamazazpigarren edizioa aurkeztu dute astearte honetan Bilboko Urretxindorra ikastolan. Emakundek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin eta Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin batera sustatzen duen programaren helburu nagusia da «gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea» eta indarkeria hori erreproduzitzen duten «jarrera, mezu eta kultur adierazpenen aurrean jarrera kritikoa eta irmoa sustatzea». Parte hartzea zabalik dago abenduaren 1era arte eta izen-ematea lehiaketaren webgunearen bidez egin beharko da.

Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak positibotzat jo du ekimena, «gazteekin lan egitea lehentasuna delako euskal erakundeentzat, batez ere egungo testuinguruan, non gazteek, batez ere ingurune digitaletik, berdintasunaren aurkako eta indarkeria matxista hutsaltzen duten hainbeste mezu jasotzen dituzten».

Hala, lehiaketara aurkezten diren lanek 'Beldur Barik Jarrera' islatu behar dutela nabarmendu du: «indarkeria matxistaren adierazpen ezberdinak identifikatu eta horien aurrean jarrera kritikoa erakutsi, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonala eta kolektiboa adierazi». Gazteek ikastetxe, gazteleku, aisialdi talde, elkarte edo emakumeen etxeen bidez aurkeztu ahal izango dituzte lanak, edo, bestela, beren kabuz parte hartu ahal izango dute.

Iazko edizioko Urretxindorra ikastolako talde irabazleak bere esperientziak eta hausnarketak partekatu ditu gainerako ikasleekin aurkezpen agerraldian.

Iazko edizioko Urretxindorra ikastolako talde irabazleak bere esperientziak eta hausnarketak partekatu ditu gainerako ikasleekin aurkezpen agerraldian. (Irekia)

Lehiaketaren oinarriak

Aurtengo edizioa hamar eta hogei urte bitarteko gazteei zuzenduta dago (hau nobedadea da), eta hiru kategoria izango ditu adinaren arabera: 1. kategoria, 10-11 urte (2016an eta 2015ean jaiotakoak); 2. kategoria, 12-15 urte (2014 eta 2011 artean jaiotakoak) eta 3. kategoria, 16-20 urte (2010 eta 2006 artean jaiotakoak). «Aurten, berrikuntza gisa, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketan», esan dute antolatzaileek.

Lehiaketaren oinarriak eta sarien zenbatekoa Beldur Barik programaren webgunean kontsulta daitezke, eta bertan, lehiaketari buruzko informazioaz gain, bideoak sortzeko lagungarri izan daitezkeen hainbat material ere aurkitu ahalko dituzte interesdunek.

Lan sarituak 2027ko urtarrilean egingo den Beldur Barik Topaketan aurkeztuko dira, indarkeria sexista eta matxistaren aurkako borrokan ari diren gazteen topagune bilakatuko den ekitaldian.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Manifestazioa Durangon, 'Euskara hizkuntza antifaxista' lelopean01024-09-2026
2TARTARIA MARTXOAK 8 EMAKUNDE0108-03-2018
3Metropoli Forala 2018-10-240524-10-2018
4Elcoro Decoletajeko langileen mobilizazioa enpresak "Geroa kuotak ordaintzeari utzi diolako" eta "ekintza diskriminatzaileak" egiten dituelako010.0502-07-2026
5Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute0511-07-2026
6Teknopolisek arreta berezia eskainiko die osasun-gaiei larunbatetik aurrera022.522-09-2026
7Onintza Irureta: "Borroka feministaren eredu da Bizkaiko egoitzetako greba"0511-03-2019
8La muerte de Amaia en Basauri se investigará como homicidio por un juzgado de violencia sobre la mujer07.0308-04-2026
9Protestas del público por los problemas técnicos en la función de 'El caserío' en el Euskalduna07.6624-09-2026
10PNV y PSE cambian el término «condena» para «rechazar» el acoso a la Ertzaintza y Bildu se abstiene07.924-09-2026

Классификация: Происшествия. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.elcorreo.com.