24/09/2026 a las 13:47h.
Durangoko Azokaren testuinguruan, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) kolektiboak manifestazioa egingo du abenduaren 5ean Landako gunetik hasita, 'Euskara hizkuntza antifaxista' lelopean. Helburua euskara hizkuntza antifaxista gisa aldarrikatzea da, bere ordezkariek udalerri bizkaitarrean asteazken honetan egindako agerraldian iragarri dutenez.
Euren hitzetan, orain dela bi urte, «hizkuntza larrialdi alarma» jo zuten, «ez inondik hil kanpai moduan, alderantziz, iratzartzeko dei gisa». Hala, «pizkundearen aldarriari eutsiz», kolektiboak behin eta berriro adierazi du «larritasunaren kontzientzia hartzeko eta ekintzara pasatzeko unea» dela.
Bide horretan, abenduaren 5erako deitutako manifestazio nazionalean, euskararen alde bete nahi dituzte Durangoko kaleak, «oraingoan, euskara hizkuntza antifaxista gisa aldarrikatuz». Izan ere, EHEren arabera, «hurbilago eta harroago sumatzen ditugu eskuin muturra nahiz faxismoa -bai instituzioetan, baita kalean ere-, eta ohiko aurkako indarrak gero eta bortitzago ari dira bilakatzen».
Hala, «euskaraz diogu, Euskal Herri antifaxista euskaraz izango delako edo ez delako izango. Izan ere, ez dugu euskararik gabeko Euskal Herririk ulertzen, ezta nahi ere; euskarak egiten gaitu herri eta herririk ezean, ez dago herri antifaxistarik ere. Euskal Herritik faxismoari aurre egingo badiogu, euskaraz egingo diogu», ziurtatu dute.
Era berean, EHEko kideek adierazi dute euskara edo euskalduntasuna ez dela, bere horretan, «eskuin muturreko ideien edo diskurtsoen antidotoa». «Antigorputz sendoak ditugu, baina ez gaude salbu. Horregatik, gure aldarria argia da: euskara faxismo orori aurre egiteko tresna izan dadila, euskara hizkuntza antifaxista», gaineratu dute.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Josi Basterretxea: Etorkizuna ikuskizun da beti | 0 | 10 | 07-05-2012 |
| 2 | Fermin Erbiti: Urdangarinena ez da hainbesterako | 0 | 10 | 29-02-2012 |
| 3 | "Euskaraz bizitzeko behar den dena" eskatu dute Iruñeko Euskaltzaleon Martxan | 0 | 8.75 | 14-06-2026 |
| 4 | Euskara eta Kirola jardunaldia Larraintzarretik zuzenean | 0 | 0 | 15-11-2018 |
| 5 | Bide Ertzean, hitza eta kantua irratian | 0 | 5 | 28-12-2016 |
| 6 | Josi Basterretxea: Bi Nafarroak bat diren heinean | 0 | 10 | 30-04-2012 |
| 7 | Estitxu Armendariz arraunlaria Argan | 0 | 0 | 05-06-2018 |
| 8 | Haurren eta nerabeen artean euskara sustatzeko hezkuntza-lantaldea sortu dute | 0 | 13.96 | 22-06-2026 |
| 9 | PISA, gizarte osoa interpelatzen duen txostena | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 10 | Indarkeria matxistaren aurrean jarrera kritikoa erakusteko Beldur Barik lehiaketa martxan da | 0 | 10 | 23-09-2026 |