22/09/2026 Actualizado a las 14:21h.
Transplanteak egiteko teknika berritzaileak, minbiziaren aurkako punta-puntako tratamenduak, elikaduraren joerak, Euskal Herriko industria aeronautikoa... Tekonopolis saioaren 29. denboraldia asteburu honetan hasiko da (larunbatetan 13.30ean, ETB1en; eta igandeetan, 12.15ean, ETB2n), eta hori aurkezten gaur izan dira Amaia Esquisabel Alegria Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria, Agustin Ezenarro Zumeta ETBko Programa arloko burua, Edurne Gaston Estanga Elhuyarreko Zientzia Unitateko koordinatzailea eta saioa babesten duten erakundeetako beste ordezkari batzuk.
Ekitaldia EHUko Gipuzkoako Campuseko Liburutegi nagusian egin dute (Donostia), eta, azaldu dutenez, saioak denboraldi honetan ere «toki eta gai interesgarrietan barrena eramango ditu ikusleak. Gizartean jakin-mina pizten duten gaiei begiratzeko asmoz dator, Euskal Herriko arlo guztietako adituen laguntzaz».
Larunbatean (irailak 26) hasiko den denboraldi berrian ere Iñaki Leturia Yurrita izango da aurkezlea, eta zuzendaria, berriz, Alaitz Ochoa de Eribe Agirre. Osasunaren inguruko gaiek garrantzi berezia hartuko dute Elhuyarrek ekoizten duen programan, eta, gainera, teknologiak ere ez du lekurik galduko. Are gehiago, denboraldiko lehen saioak «belaunaldi berriko robotikaz eta gure industria aeronautikoaz» ariko direla jakinarazi dute bere arduradunek. Bestetik, Teknopolisek «klima-aldaketaren ondorioei» ere erreparatuko die, eta, besteak beste, «erakutsiko du nola astinduko duen euskal kostaldea itsas mailaren igoerak, eta gure hirien metabolismoa ere aztertuko du».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Txikia osorik | 0 | 0 | 23-01-2018 |
| 2 | Egoitz Fraile, Lizar Jai taldeko kidea | 0 | 1 | 30-01-2018 |
| 3 | Txillardegi gogoan | 0 | 10 | 16-01-2012 |
| 4 | Mikel Idoate (Izarra Beilategia) | 0 | 0 | 19-06-2017 |
| 5 | Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 6 | Josep, no exagero | 0 | 10 | 28-07-2026 |
| 7 | Indarkeria matxistaren aurrean jarrera kritikoa erakusteko Beldur Barik lehiaketa martxan da | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 8 | В Роскосмосе представили нового главу НПО "Техномаш" | 0 | 0 | 13-05-2025 |
| 9 | LEDARE: Penningmakt gick före arbetarnas rätt. Vakna! | 0 | 10 | 20-08-2026 |