2010eko animaziozko klasikoaren irudi errealeko egokitzapena Araban hasi ziren ekainean filmatzen, eta orain Nafarroan ari dira lanean, Urbasa-Andia parke naturalean. Bertan, hilabete amaierara arte itxita egongo dira hainbat errepide eta aparkaleku. Disney hezur-haragizko pertsonaiekin errodatzen ari den Rapunzel (Michael Gracey) filmaren ekoizpenak Euskal Herrian jarraitzen du. 2010eko animaziozko klasikoaren irudi errealeko egokitzapena Araban hasi zen
Disney ‘Rapunzel’ filma errodatzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
2010eko animaziozko klasikoaren irudi errealeko egokitzapena Araban hasi ziren ekainean filmatzen, eta orain Nafarroan ari dira lanean, Urbasa-Andia parke naturalean. Bertan, hilabete amaierara arte itxita egongo dira hainbat errepide eta aparkaleku.

Disney hezur-haragizko pertsonaiekin errodatzen ari den Rapunzel (Michael Gracey) filmaren ekoizpenak Euskal Herrian jarraitzen du. 2010eko animaziozko klasikoaren irudi errealeko egokitzapena Araban hasi zen filmatzen ekainean, eta orain Nafarroako mendilerroan ari dira lanean, Urbasa-Andia parke naturaleko basoetan.
Azaldu dutenez, Nafarroako Gobernuak hainbat neurri hartu ditu filmaketak segurtasunez egin daitezen: abuztuaren amaierara arte itxita egongo dira Morterutxo (SL-NA 290) eta Zelaiaundi-Hayedo Encantado (SL-NA 291) bidezidorrak, baita Sorosgain, Morterutxo eta Bioitzako aparkalekuak ere. Pagadi hauen berezitasuna eta itxura “magikoa” izan dira Disneyk Nafarroako kokaleku hau hautatzeko arrazoi nagusiak.
Aurretik, Gaubeako haranean errodatu dute, eta besteak beste, 30 metrotik gorako dorre bat eraiki dute San Martin de Valparaisoko zelaietan. Ekoizleek La Campa ingurua aukeratu zuten bere harkaitz, baso eta errekastoengatik. Inguru hori eskalatzaileen artean oso ezaguna den arren, sarbideak mugatu egin behar izan dituzte asteotan.
Euskal Herriko kokalekuez gain, datozen hilabeteetan katedraleko eta alde zaharreko eszenak Gironan filmatuko dituzte, baita Alacanteko Ciudad de la Luz estudioetan ere. Aktore taldeari errepataruta, Teagan Croft aktoreak gorpuztu du Rapunzel, eta Milo Manheim da Flynn Rider. Aurreikuspenen arabera, live action bertsio berri hau 2028ko martxoaren 31n iritsiko da zinema-aretoetara.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak | 0 | 11.2 | 20-08-2026 |
| 2 | Bere lehen fikziozko film luzerako interpreteen bila dabil Iban del Campo | 0 | 7.67 | 16-03-2026 |
| 3 | Estreinaldiak: EKAINAK 19 | 0 | 13.5 | 18-06-2026 |
| 4 | ‘TOY STORY 5’: Bizirik irautearena | 0 | 14.65 | 24-06-2026 |
| 5 | Aramaioko Antzerki Taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izen-ematea | 0 | 14.1 | 23-07-2026 |
| 6 | Disney elige España: el pueblo de Álava donde rueda su nueva gran película millonaria | 5 | 7 | 02-07-2026 |
| 7 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 8 | Disney has confirmed an original Kingdom Hearts anime series is in development | 0 | 8.36 | 16-08-2026 |
| 9 | Most Popular Disney Live-Action Remakes Revealed, Ranked Least to Most Favorite Based on Audiences | 0 | 3 | 12-07-2026 |
| 10 | Tailerra: bideojokoak hezkuntzan | 0 | 10.67 | 11-05-2026 |