Aurtengo Musikaldiko bigarren emanaldi hau Santa Klarako elizan izango da 20:30ean, lehenengoak arrakasta itzela izan ondoren
11/08/2026 a las 13:53h.
Abuztuan zehar ospatutzen da 38. Udako Musikaldia Zarautzen, lau emanaldi izango dira aurtengoan eta dagoeneko lehenengoa amaituta, ostegun honetan bigarren saioa datorkigu. Zarauztarrek zein bisitariek musika klasikoaz gozatzeko aukera aparta dute Santa Klara elizan.
Bigarren saio honetan, Vivalma taldearen eskutik, bi zatiatan banatutako emanaldia aurkeztuko dute, Danser eta Ballare. Marta Ramírez García-Mina (biolin barrokoa), Marina Cabello del Castillo (biola da gamba) eta Eloy Orzaiz Galarza (klabea) entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnak.
Vivalma
Juan March Fundazioaren 'Jóvenes Intérpretes» zikloan parte hartu zuenetik (2017), hainbat jaialditan parte hartu du Vivalmak.
Kontzertua errepertorio barroko instrumentalaren ingurukoa izango da, eta bere jatorria gorteko dantzan eta dantza herrikoian datza. Programaren lehen zatiak 'Danser' du izena eta Vivalma-k sortutako Suite de danzas aurkeztuko digu, J.P. Rameau, F. Francoeur, J. Du Phly edo F. Couperin konpositoreen piezetatik abiatuta. Marin Marais-en 'Grand Ballet'-ak itxiko du Frantziako estilo nazionala ardatz duen saioaren atal hau.
Programaren bigarren zatiak 'Ballare' du izena eta Italiako dantza erakutsiko digu ostinato baxuaren eskutik.
Lehenengo saioa
Julian Kainrath biolin-jotzaile italiarra eta Ánton Gerzenberg piano-jotzaile alemaniarra izan genituen joan den ostegunean Zarauzko Udako Musikaldiaren lehenengo kontzertuan. Elkarrekin, XIX. mendeko ganbera-errepertorioko bi sonata eskaini zituzten; biolinaren eta pianoaren arteko elkarrizketa estua eta orekatua ardatz duten obrak.
Newsletter
Lehenik, Edvard Grieg konpositore norvegiarraren 3. Biolin Sonata entzun genuen. Hiru mugimenduz osatua, Norvegiako herri-musikan inspiratutako pasarteekin.
Ondoren, Johannes Brahmsen 2. Biolin Sonata, hau ere 3 mugimenduetakoa. Propina bezala Rachmaninov-en obra bat jo zuten. Kontzertu bikaina izan zen eta entzuleak oso pozik atera ziren lehen kontzertu honetatik.
Hurrengoa
Abuztuaren 22an izango da hirugarren kontzertua: Expressio Duo taldea, 'Elementuak' izenburuarekin eta bertan Maria Zubimendi eta Garazi Navas (akordeoiak) joko dute.
Programa honek transkripzioetan jartzen du arreta: hiru mendetako musika akordeoi duo baten musika adierazpenera ekarria. Frantziako barrokoaren dotoretasunetik hasi Jean-Baptiste Lully eta Jean-Philippe Rameau-ren lanekin, Jean-Féry Rebel-en ausardiara igaro, zeinak soinuaren bidez kaosaren eta naturaren indarrak irudikatzen dituen, azkenik euskal musikaren unibertsora heldu arte Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren obren bidez.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Datorren ostegunean hasiko da Zumaiako 42. Musika Jaialdia | 0 | 10.96 | 23-07-2026 |
| 2 | Asteazkenean Santa Klara eguna ospatzen dute Azken Portu eta Aritzbatalden | 0 | 10 | 11-08-2026 |
| 3 | Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 4 | Donostiako Musika Hamabostaldiak hiru geltoki izango ditu Debagoienean | 0 | 7.69 | 20-07-2026 |
| 5 | Bea Asurmendi: "Neure buruari egindako oparia izan zen diskoarekin jende asko hunkitu da" | 0 | 10 | 17-07-2026 |
| 6 | Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua | 0 | 5 | 12-06-2026 |
| 7 | Folk doinuak entzungo dira gaur San Lorentzon | 0 | 9.27 | 22-07-2026 |
| 8 | Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko | 0 | 5 | 08-07-2026 |
| 9 | Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak | 0 | 5 | 14-07-2026 |
| 10 | Izar-malkoak zuzenean ikusteko aukera paregabea Iturraran parketxean ostiralean | 0 | 14.17 | 11-08-2026 |