Ze-ze-zertzelatu
Autorea Jordan Scott eta Sidney Smith
Editoriala Haria
Orrialdeak 58
Salneurria 18 euro
Jendaurrean hitz egiteko zailtasunak dituen haur baten istorioa kontatzen du album ilustratu honek. Erritmo pausatu eta poetikoz abiatzen da goiza, baina ikasgelaren aurrean mintzatzea egokitzen zaionean haurraren antsietatea puntu gorenera heltzen da. Totel egitea eta urduritasuna nola ilustratu daitekeen jakin nahi lukeen orok begiratu beharko lituzke album honetako orrialdeak. Haurraren aitak gertatzen zaionari ematen dion azalpen poetikoak borobiltzen du liburua: errekaren korrontea protagonistaren hizketaren metafora literario eta bisual bihurtzen da; ilustrazioak, ezin zen bestela izan, akuarelaz zertzelatuak daude. Didaktikoki balio handiko obra da. Enpatia sustatzen du, hizkuntza-aniztasunaren inguruko aurreiritziak zalantzan jartzen ditu eta haurrei beren ahotsa balioesteko gonbita egiten die.
Urdin, berde, gorri eta hori
Autorea Maria Girón
Editoriala Pamiela
Orrialdeak 36
Salneurria 16,15
Katuk lagunekin jolastu nahi luke eta aldameneko etxerako, untxiarenerako, bidea egin du elurretan barrena. Hurrengo geltokia ahatearen etxe urdina dute eta hura ere gehitu zaio taldeari. Azkonarraren etxera heldu direnean, ordea, hura alde egin berria da. Izan ere, Azkonarrak partxis partida bat jokatzeko apeta du eta katuarenera abiatu da. Elkarren atzetik ibiltzeak, noiz harrapatuko, mahai jolas ezagunarekiko paralelismoa sortzen du (baita pertsonaien janzkerak ere). Sutondoko ipuin amaierak goxotasunez ixten du ipuina eta laguntasunaren ederra lehen lerrora ekartzen du. Maria Giron kataluniarra, momentuko ilustratzaile interesgarrienetakoa da; haren marrazkiak adierazkorrak eta beroak dira eta albumarekin partxis taula bat erantsi du opari.
Asperenak eta irakaspenak
Autorea Ainara Azpiazu 'Axpi'
Editoriala Txalaparta
Orrialdeak 44
Salneurria 12,50
Esaera zahar ezaguneko bi moluskuren arteko adiskidantza errepasatu du 'Axpi'k liburu honetan. Komiki formatuan egituratu ditu bi orrialdeko mini-istorioak eta oso interesgarria da genero horretan ohikoa den fantasiaren erabilera: barraskiloaren oskola barruan dagoen espazio desproportzionatuaren jolasa, adibidez. Umorea da 'axpimarratu' beharreko beste puntu bat: nola irudikatzen duen munduko amona guztiek duten bilobak asetzeko obsesio bera, nola sartzen dien ziria oihartzunak… Gainerako orrialdetan alegia moduko irakaspenak planteatzen ditu eta balio indartsuak azpimarratzen: edertasuna begiradan dagoela, laguntasunak besteen espazioa eta denbora errespetatzea dakarrela, baina baita osasun onurak ere… Motelago bizitzen hasteko gonbitea, presak markatutako garaiotan.
Lagunekin bai
Autorea Miren Agur Meabe
Editoriala Elkar
Orrialdeak 32
Salneurria 10,25 euro
Anbizioz betetako proiektua da Kattarena: protagonista argia du sailak, baina baita izaera markatuko hainbat lagun ere. Etxeko txikienei zuzenduriko sorta honetan, haur bakoitzak gustukoen duen pertsonaiarekiko zaletasuna garatuko du (Bertol, Ariela…) denboraren poderioz. Errimaz eta erritmoz betetako kontakizunak dira (atsotitzak diruditen esaldiak sortzen ditu Meabek) eta zenbait pertsonaia barregarriak dira oso (Mozaten txorrotxioak, Ttotto eta Pottoren bihurrikeriak…). Ale solteek galdera-ikurrak sortu ditzakete, baina irakurriaren irakurriz indartzen den unibertsoa da urtxinta honena. Zenbait liburu, adibidez, 'Bihotza' izenekoa poesiatik interpreta daitezke. 'Errondan' izeneko hau, argitaratu den azkenetakoa, huts egiteen errepikapenean oinarritzen da eta lagunekin eskean ibiltzeko euskal ohituraz dihardu.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lierni Mendizabal, Elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketa | 0 | 0 | 05-02-2018 |
| 2 | Nobela, saiakera eta poesia lan hauekin gozatu udan | 0 | 10 | 27-06-2026 |
| 3 | Las escritoras victorianas y el jerez | 0 | 5 | 08-06-2026 |
| 4 | Gaudí y la literatura | 0 | 6.17 | 05-06-2026 |
| 5 | Gurutze Santxo, otsaileko programazioa | 0 | 0 | 05-02-2018 |
| 6 | Errigora eta Erriberako nekazari adinduna | 0 | 0 | 30-10-2017 |
| 7 | El sueño americano de los artistas vascos | 0 | 8.62 | 06-07-2026 |
| 8 | Readers submit their recommendations for cosy-crime thrillers | 0 | 5 | 02-09-2025 |
| 9 | Poesía en prosa de Federico García Lorca | 0 | 6.5 | 12-06-2026 |
| 10 | Letters to the editor | 0 | 5 | 06-03-2025 |