Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'La bola negra' filma, Donostia Zinemalditik Debagoienera zuzenean

Дата публикации: 25-09-2026 11:40:29

Gaur da 'La bola negra' filmaren estreinaldi komertziala, eta oñatiarrek zuzenean gozatu ahal izango dute 'Los Javis' zuzendarien filmaz. Arrasatearrek bihar izango dute aukera.

Основное содержимое страницы с новостью.

Egundoko arrakasta izan du Los Javis bezala ezagun diren Javier Ambrossik eta Javier Calvok zuzendutako La bola negra filmak. Domekan izan zen Federico Garcia Lorca idazlearen amaitu gabeko lana oinarritzat duen filmaren emanaldia, goraino bete zen Victoria Eugenia antzokian, eta ikaragarria izan zen ikusleek egin zioten harrera: hamar minutu iraun zuen filmak jasotako txalo zaparradak.

Zuzenean Debagoienera

Gaur estreinatzen da komertzialki La bola negra, eta zuzenean helduko da Oñatiko eta Arrasateko zinemetara. Estreinaldiaren egunean bertan helduko da Oñatira, eta igandera arte egongo da ikuskizunen sailean. Egun guztietan bi emanaldi izango dira: lehena 19:30ean eta bigarrena, berriz, 22:00etan. Sarrerek bost euroko prezioa dute, eta oñati.eus atarian edo txarteldegian eskuratu daitezke. 

Egun bat gehiago itxaron beharko dute arrasatearrek filma ikusi ahal izateko; izan ere, bihar izango da lehen emanaldia. Astelehenera arte egongo da ikusgai, beti 19:30ean. Sarrerek bost euroko prezioa dute, eta arrasate.eus atarian edo txarteldegian eskuratu daitezke.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Los Javis desatan la euforia a su llegada a San Sebastián para presentar 'La bola negra'08.7321-09-2026
2Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
3Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du012.2110-08-2026
4Bere lehen fikziozko film luzerako interpreteen bila dabil Iban del Campo07.6716-03-2026
5Udako Kontzertua Frantzizkotarren elizan Zarautz Abesbatzaren eskutik0515-07-2026
6Aramaioko Antzerki Taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izen-ematea014.123-07-2026
7'El día de la revelación' filma emango dute asteburuan Aita Marin08.409-07-2026
8Donostiako Musika Hamabostaldiak hiru geltoki izango ditu Debagoienean07.6920-07-2026
9Nafarroako memoria historikoari buruzko saioa estreinatuko du gaur Hamaika telebistak0529-04-2019

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 6.6. Источник: goiena.eus.