Zuia eta Zigoitia udalerrietako lurrak okupatuko zituen proiektua gelditu du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Industriako Lurralde Ordezkaritzak atzera bota du Solaria Zierbena Solar 3 instalazio fotovoltaikoaren proiektua, Solaria Eguzki Sorkuntza, S.L.k Arabako Zigoitia eta Zuia udalerrietan sustatutakoa. Ebazpena 2026ko apirilaren 23koa da, eta aurretiazko administrazio baimena ezestea eta espedientea behin betiko artxibatzea dakar.
Erabakiaren arrazoi nagusia sare elektrikorako sarbide eta konexio baimenaren iraungipena da, Red Eléctrica de Españak 2026ko urtarrilaren 27an deklaratu zuena. Iraungitze hori gertatu zen ez zelako garaiz lortu aldeko Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenik, ezinbesteko baldintza baitzen 31 hilabeteko legezko epearen barruan.
Zierbena 3 proiektuaren bidez, eguzki parke fotovoltaiko handi bat ezarri nahi zuen Solariak Gopegi, Larrinoa, Acosta, Zestafe eta Eribe artean; 103.432 eguzki panel jarriko ziren, guztira 49,89 megawatteko (MWp) potentziarekin. Era berean, Gopegi izeneko azpiestazio bat eraikitzea aurreikusten zen Ondategin, 30/220 kV-koa, eta energia ebakuatzeko linea bat, 220 kV-koa, Aiararaino.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Mila alegazio aurkeztu ditu Zuia Bidean-ek Solaria 2, 3 eta 4 proiektuen aurka | -2 | 5 | 01-08-2025 |
| 2 | Zuian oldarraldia ari du | -5 | 5 | 08-09-2025 |
| 3 | Zuiako Udalak salatu du aldundiak bertan behera utzi duela HAPO berria | -5 | 7 | 16-02-2026 |
| 4 | Zuiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren "blokeoa" salatu du | -2 | 3 | 31-10-2025 |
| 5 | Karitateko Ahizpen komentua eraisteko erabakia deitoratu du Zuiako Udalak | -5 | 3 | 17-04-2026 |
| 6 | Mikel Landa Frantziako Tourretik kanpo geratu da bizkarreko lesioagatik | -2 | 3 | 01-07-2026 |
| 7 | Четыре солнечные электростанции мощностью 100 МВт будут работать в Бурятии к 2022 году | 0 | 0 | 17-12-2018 |
| 8 | Bi tonako kanpaia lapurtu dute Oroko Santutegitik | 0 | 5 | 23-10-2025 |
| 9 | "Janari pozoitua aurkitzeari diot beldurrik handiena" | 0 | 5 | 26-04-2026 |
| 10 | Legazpi inaugurará el verano el lunes con la apertura del parque de agua y el solárium | 2 | 6 | 10-06-2026 |