Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Maite Azpiroz (Lacturale): “Bertako esnea izateaz gain, bertako ekonomia eta gizartearekin konprometituak gaude”

Дата публикации: 08-01-2026 08:00:00

Tokiko Merkataritzari buruz irratsaio berezia egin dugu Euskalerria Irratian. Lacturale Nafarroako Ekoizpen Integratuan ziurtatutako lehen esnea da. Ekoizpen-sistema zorrotzagoa da kalitatearekin, elikagaien segurtasunarekin eta ingurumena eta animalien ongizatearekin

Основное содержимое страницы с новостью.

Duela hamazazpi urte sortu zen Lacturale lana modu jasangarriago batean egiteko eta bertako produktua eskaintzeko asmoz. Taldeak hamaika behitegi ditu eta denak Nafarroako ipar-mendebaldean kokatuak daude, haien artean handiena Etxeberrikoa. INTIAk ziurtatuta nazio-mailan ekoizpen integratuko lehenengo esnea da. Honek bermatzen du esne kalitatea ona dela, behien ongizatea eta ingurua zaintzen dutela. Maite Azpiroz, Lacturaleko komunikazio arduraduna: “Behien ongizatea zaintzeko elikadurak pisu handia dauka eta hori asko zaintzen dugu. Honetaz gain, jeztea boluntarioa da eta horrek eragin handia dauka behiaren ongizatean, esnearen kalitatean eta kantitatean. Behia ongi zaindua badago esnea hobea izago da.”

Ekoizpen jasangarrian ongizatea aintzat izateaz gain, autokontsumoa lantzen dute. Etxeberriko baserrian ondakinekin elektrizitatea sortzen dute, biogasaren bitartez, eta ondakin horiek ongarri natural gisa erabiltzen dituzte ere. Esneaz gain, bestelako produktuak dituzte: yogurrak, izozkiak, gazta, goxokiak eta azkeneko eransketak urdaiazpiko kroketak eta esne frijitu bolatxoak izan dira. “Nafarroako beste enpresekin akordioak eta sinergiak egitea gustatzen zaigu eta hortik atera zen produktu berri hauen ideia.”

Etxeberriko behitegira egunero bisita gidatuak antolatzen dituzte, eskolentzako zein familia eta taldeentzat. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Tokiko merkatariak: "Ahotik sartzen da osasuna eta gaixotasuna, gure esku dago aukeratzea"5723-12-2025
2Mikel Irujo: "Iaz enpresa itxiera mingarriak izan genituen baina inoizko inbertsio urterik oparoena izan zen"5704-02-2026
3Irati Azkoiti (Texartu): “Oihal naturalak erabiltzen ditugu iraunkortasuna eta kalitatezko arropa eskaintzeko”0509-01-2026
4Gorka Lasheras: “Jakinduria teknologikoa eskaintzen diogu trebezia digitala nahi duen enpresa horri”0509-06-2026
5Mikel Irujo: “Enpresek inbertsio digitala egitea ezinbestekoa da eta gobernua laguntzeko prest dago”0509-06-2026
6"Zibersegurtasuna enpresa txiki zein handien erronka eta beharra da"5709-06-2026
7Garbiñe Basterra: “Digitalizazioa gastua baino inbertsioa da edozein sektoretan”0509-06-2026
8Ruben Esgueva: “Nafarroako adimen artifizialaren sektorea koordinatzea dugu helburu”0509-06-2026
9IRIS Gunea, Nafarroako eraldaketa digitalerako leihatila, zuzenean5609-06-2026
10Erabilitako arropa birziklatzeagatik, ordainsaria0513-04-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 5. Информативность: 7. Источник: euskalerriairratia.eus.