Ruben Esgueva, Nafarroako adimen artifizialeko NAIR Zentruko ikerlaria da. Aurretik sorturik dauden teknologia zentroen ikerketa aplikatua, unibertsitateen oinarrizko ikerketarekin uztartzea dute xede. Zubi lana egiten dute ikergune, industriako sektore zenbait, administrazioa eta mundu akademikoa lotuz. Aholkularitza, trebakuntza eta ikerketa dituzte ardatz nagusi.