Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Etxeko eta zaintza langileen lana aitortu eta eskubideak ziurtatzeko eskatu dute

Дата публикации: 31-03-2026 05:46:23

Etxeko langileak kalera atera ziren atzo Etxeko eta Zaintzako Langileen Nazioarteko Egunean. Euren ahotsa entzunarazi eta euren eskubideak eta aldarrikapenak erdigunean jartzeko baliatu zuten. Iruñeko udaletxeko plazan egin zuten elkarretaratzea. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Etxeko lanak egiten dituzten edo zaintzan aritzen diren pertsonek, emakumeak ia %100ean, gogoan izan dute egiten duten lanak bizitzari eusten diola. Adineko pertsonak eta haurrak zaintzen dituzte, etxeak garbitzen dituzte, eta milaka familiak bere egunerokotasunarekin jarraitu ahal izatea ahalbidetzen dute. Hala ere, nahiz eta euren lana funtsezkoa izan, sektore ikusezin eta prekarizatuenetako bat izaten jarraitzen du. Euren lan-kontratuetan (horrelakorik badute) jasoak ez diren eginbeharrak ere aurrera eramaten dituzte, inongo aitortzarik gabe. Aski da esateko atera dira kalera: aski da diskriminazioari, bazterketari eta ikusezin izateari.

Lan baldintza bidezkoak, eskubide argiak eta benetako babesa bermatuko dituen hitzarmen kolektiboa eskatu dute. Gutxieneko soldata propioa, zaintzaren balio soziala eta ekonomikoa aitortzen duena eta duintasunez bizitzeko aukera ematen diena. Horretarako beharrezkoa da gobernuen borondate politikoa eta baita ere eragile sindikalen erantzukizuna, etxeko langile horientzat hitzarmen kolektibo bat lortzeko. Errealitatea argia delako, haiek gabe bizitza ez da mantentzen.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Garraiolariek greba deialdiak atzeratu dituzte0517-12-2025
2"Zibersegurtasuna enpresa txiki zein handien erronka eta beharra da"5709-06-2026
3'Udaberriak saria dakar Alde Zaharrean', kanpaina martxan jarri dute saltokiek5714-04-2026
4Errenta aitorpenean helburu sozialetarako laukitxoa markatzeko dei egin dute 170 entitatek0522-04-2026
5Irati Azkoiti (Texartu): “Oihal naturalak erabiltzen ditugu iraunkortasuna eta kalitatezko arropa eskaintzeko”0509-01-2026
6Испания переводит в Кувейт часть своих войск, дислоцированных в Ираке0008-01-2020
7Xanti Kiroga (REAS): "Ekonomia sozial eta solidarioari buruzko hausnarketa egin eta etorkizunera begira jarriko gara"0508-05-2026
8IRIS Gunea, Nafarroako eraldaketa digitalerako leihatila, zuzenean5609-06-2026
9Gorka Lasheras: “Jakinduria teknologikoa eskaintzen diogu trebezia digitala nahi duen enpresa horri”0509-06-2026
10Семь силовиков пострадали в Дагестане после незаконных действий граждан Азербайджана0016-06-2020

Классификация: Международные. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.