Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Errenta aitorpenean helburu sozialetarako laukitxoa markatzeko dei egin dute 170 entitatek

Дата публикации: 22-04-2026 10:29:21

Gobernuz kanpoko erakundeek eta 170 entitate sozialek dei egin diete herritarrei helburu sozialen laukitxoa markatzera. Horrek bideratuko baitu errenta aitorpenen 0,7a gizartean zaurgarrien dauden herritarrak laguntzera: gizarte ekintzetara, garapenerako nazioarteko lankidetzara edota adinekoekin lanean ari diren entitateetara, adibidez. Enpresek ere gauza bera egin dezakete sozietateen gaineko zerga ordaintzen duten unean.

Основное содержимое страницы с новостью.

Errenta aitorpena egiteko garaian gaude. Batzuk egina jasoko dute, besteek osatu egin beharko dute. Era batean edo bestean izan, norberaren zergak nora bidera daitezkeen erabaki daiteke. Horretarako, hiru aukera izaten dira: Eliza Katolikora bidera daiteke, helburu sozialetara edo bietara. Gobernuz kanpoko erakundeek eta 170 entitate sozialek dei egin diete herritarrei helburu sozialen laukitxoa markatzera. Horrek bideratuko baitu errenta aitorpenen 0,7a gizartean zaurgarrien dauden herritarrak laguntzera: gizarte ekintzetara, garapenerako nazioarteko lankidetzara edota adinekoekin lanean ari diren entitateetara, adibidez.

Errenta aitorpena egiten duten pertsona fisikoen %47k hautatzen du helburu sozialetara bideratzea euren zergen zatia. Gazteen artean, zenbaitetan hutsik uzten dute atal hori. Ezjakintasuna izan daiteke, edo ez, baina dei berezia egin diete 25 eta 35 urteko gazteei. Eta ez bakarrik norbanakoei, enpresei ere galdegin die. Enpresen bidez 4 milioi euro gehiago jaso ahalko liratekeela uste dute. 2010an bost milioi euro bideratu ziren helburu sozialen laukitxoari esker 500 proiektu baino gehiago garatzera, orain ia 14 milioi euro dira biltzen direnak. Entitateek argi dute pobrezia murrizteko eta aukera berdintasuna ziurtatzeko baliagarria da helburu sozialen laukitxoa markatzea.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Xanti Kiroga (REAS): "Ekonomia sozial eta solidarioari buruzko hausnarketa egin eta etorkizunera begira jarriko gara"0508-05-2026
2Tokiko merkatariak: "Ahotik sartzen da osasuna eta gaixotasuna, gure esku dago aukeratzea"5723-12-2025
3Gorka Lasheras: “Jakinduria teknologikoa eskaintzen diogu trebezia digitala nahi duen enpresa horri”0509-06-2026
4Garraiolariek greba deialdiak atzeratu dituzte0517-12-2025
5"Zibersegurtasuna enpresa txiki zein handien erronka eta beharra da"5709-06-2026
6'Udaberriak saria dakar Alde Zaharrean', kanpaina martxan jarri dute saltokiek5714-04-2026
7Apirilaren 9tik ekainaren 25era egin ahal izanen da errenta aitorpena0525-03-2026
8Mikel Irujo: "Iaz enpresa itxiera mingarriak izan genituen baina inoizko inbertsio urterik oparoena izan zen"5704-02-2026
9Garbiñe Basterra: “Digitalizazioa gastua baino inbertsioa da edozein sektoretan”0509-06-2026
10Etxeko eta zaintza langileen lana aitortu eta eskubideak ziurtatzeko eskatu dute0531-03-2026

Классификация: Общество. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.