Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Hilabete bukaerarekin batera amaituko dituzte Zarkumendegiko aparkalekuko obrak

Дата публикации: 24-10-2026 22:00:00

Uztailaren 20an hasi zituzten lanak, eta bukatzear daude. 100 ibilgailu ingururentzako tokia izango du aparkaleku berriak, eta guztira 796.005,05 eurokoa izan da kostua.

Основное содержимое страницы с новостью.

Astigarragako Zarkumendegi futbol zelaiko aparkalekua egokitzeko obrak amaitzear daudela iragarri du Udalak. Pasa den uztailaren 20an hasi zituzten lanak, eta aurreikuspenen arabera, urriaren amaiera aldera bukatuko dira. Obraren helburua da futbol zelaiko aparkalekua «behin-betiko egokitzea, datozen urtetan zehar eta ekitaldi ezberdinetarako erabili ahal izateko». 

Guztira, 100 ibilgailu inguru aparkatzeko tokia ahalbidetuko da, eta horrekin batera, bidegorriaren sarrera «hobetu eta seguruagoa egingo da». Bestalde Astigarragako Udaletik nabarmendu dute aparkalekuetan «lurzoru iragazkorra» erabiliko dela, belarra haztea ahalbidetzen duena. Obraren kostua, guztira eta BEZa barne, 796.005,05 eurokoa izan da.

Autoentzako eta furgonetentzako izango da aparkalekua, ekitaldi berezietan izan ezik

Auto eta furgonetentzako da aparkalekua, eta kamioien sarrera mugatzeko, jarriko dira galiboak. Autobusek, berriz, erabiliko dituzte errepide ondoko aparkalekuak. Nahiz eta printzipioz aparkalekua mugatua den autoentzako eta furgonerentzako, beheko irteerako galiboa mugikorra izango da, «ekitaldi berezietan beharrezkoa denean sarbidea egokitu ahal izateko». Trafikoa ere egokitu dute: goiko aldean jarri dute aparkalekurako sarrera, eta beheko aldean irteera, «ibilgailuen arteko gurutzaketak saihesteko».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Irailaren 28an hasiko dituzte Ferixalekuko eta Altamirako igogailuak berritzeko lanak09.8924-09-2026
2Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik01023-09-2026
3Jainaga liderará la aportación para la opa de Azkoyen que recibirá 80 millones de la banca09.7728-07-2026
4Jokin Larrinaga Aranbururi laguntzeko diru-bilketa abiarazi du UDAk018.9530-07-2026
5Xorrola berria aurreikusten da, udalbatzarrean prozesua hastea onartuta01002-07-2026
6Azaroaren 13ra arteko epea dago Arrizuriagako sorkuntza bekara proiektuak aurkezteko09.0923-10-2026
7Klimaren aldaketara egokitzeko neuriak harteko proposatudio Zarauzko EH Bilduk udal gobernuari01018-09-2026
8Elgetako ostatuetan ere egonaldi turistikoaren zerga aplikatu beharko da urtarriletik aurrera010.3322-07-2026
9Bazkaria Akarregin, Urumea Ikastolako ikasle ohiek017.3324-10-2026
10Dámaso Quintana y el Gobierno vasco invertirán 100 millones en un nuevo proyecto en Álava012.2916-10-2026

Классификация: Национальные проекты. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.61. Источник: kronika.eus.