Gizarte larrialdietako aurrekontua handitzea, Arraguako etxebizitza berrien eraikuntzari ekitea eta udala Argitturri energia kooperatibako bazkide egitea ere onartu dira aho batez
02/07/2026 Actualizado a las 20:32h.
Pasa berri den ekaineko osoko bilkuran 19 aztergai izan dira. Tartean, datozen hilabeteetan pauso garrantzitsuak ematea eta hainbat beharri erantzutea ahalbidetzen duten eta aho batez onartu direnak daude.
Xorrola garraio zerbitzuaren eta horniduraren kontratazio espedienteari hasiera eman zaio. Kontratu honen bidez, ohiko zerbitzua mantentzeaz gain, Xorrola berria ere erosiko da. Hornidura-epea gehienez ere lau hilabetekoa denez, Xorrola berria udazkenean martxan izatea aurreikusten da. Zerbitzuaren urteko kostua 376.000 eurokoa izango da. Kontratua urtebetekoa izango da, lau urtez jarraian luzatzeko aukerarekin.
Gizarte larrialdietako laguntzara bideratutako aurrekontua %40an handituko da. Izan ere, laguntzak jasotzeko irizpideak betetzen dituzten eskatzaileen kopurua nabarmen hazi da: 37 eskatzailetik 59ra pasa da. Behar horiek ikusita, 100.000 eurotik 140.000 eurora handitu da laguntza horretarako diru-partida.
EtxebizitzaArraguako etxebizitza berrien promozioan aurrera egiteko, sustatzailearekin landutako hitzarmena onartu da. Hitzarmen horren arabera, eremu osoko etxebizitzen %67,7 etxebizitza babestuak izango dira eta, beraz, legeak ezartzen dituen estandarrak gainditu egingo dira. Babestutako 18 eta tasatutako 72 etxebizitza izango dira salmentarako (eraikiko diren etxeen %20 pasatxo).
Alokairu sozialeko etxebizitzak, berriz, etxebizitzen %46 izango dira. Etxebizitza-kopurua handia denez gero, zatika eraikiko direla ere jaso da hitzarmenean. Horrez gain, udalak auzotarrentzako lokal egokitu eta hornitua eskuratuko du.
ArgitturriUdala herriko Argitturri energia-kooperatibako kide izango da, Europako, Espainiar Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko legediek hala sustatzen dutelako eta, batez ere, Oiartzungo Klima eta Energia Jasangarriaren Tokiko Planarekin bat egiten duelako.
Argitturri kooperatiba energia-eraginkortasuna sustatu, energia berriztagarrien erabilera handitu, energia-pobreziaren aurka jardun eta herritarren parte-hartzea sustatzea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakundea da.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2026-2027 ikasturterako aurrematrikula epea ireki du Arrasateko udal euskaltegiak | 0 | 6.19 | 11-06-2026 |
| 2 | Kiroldegiaren aurreproiektuari ekarpenak egiteko aukera zabalik | 0 | 7.59 | 14-07-2026 |
| 3 | Xorrola autobus zerbitzuak geltoki berria du Urkabe Bidean | 0 | 14.76 | 10-07-2026 |
| 4 | Bakardadeari aurre egiteko etxebizitza ereduak birpentsatzen | 0 | 8.69 | 24-09-2026 |
| 5 | Gipuzkoako Urak lanean ari den arren, "oraindik arazoak izango dira" | 0 | 10.89 | 25-09-2026 |
| 6 | Arditurri Eguna ospatuko da igandean meategi nagusira bisitak eginez | 0 | 10 | 06-07-2026 |
| 7 | Udalak 2027an aurkeztuko du Oiartzungo babes klimatikoko puntuen sarea | 0 | 10 | 26-08-2026 |
| 8 | Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu du Geroa Baik | -5 | 6 | 02-06-2026 |
| 9 | El Ayuntamiento seguirá subvencionando al comercio y a los pequeños negocios | 0 | 8.1 | 01-09-2026 |
| 10 | Eskola Agenda 2030 programako ikasturte amaierako udal foroa egin berri da | 0 | 13.31 | 16-06-2026 |