Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ludoteka 0 eta 2 urte arteko haurrentzat ere zabaldu dute Aramaion

Дата публикации: 20-10-2026 07:26:33

Ludotekak adin tartea zabaldu du, eta aurrerantzean 0 eta 2 urte arteko haurrek ere izango dute bertako espazioa eta baliabideak erabiltzeko aukera. Orain arte, HH2tik HH5era arteko haurrei eta LH1etik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta egon da zerbitzua, asteko egunaren arabera.

Основное содержимое страницы с новостью.

Haur txikienei ere aisialdirako aukera ematea da erabakiaren helburua, bereziki neguko hilabeteetan. Izan ere, azken urteotan Aramaion haur kopurua gutxitzen ari da, eta horrek ludotekako erabiltzaile kopuruan ere izan du eragina. Gainera, eguraldi txarrak aire librean jolasteko aukerak murrizten ditu urteko sasoi honetan.

Ludoteka kudeatzen duen Alaiki enpresako Nerea Marinek azaldu duenez, Haur Eskolako 0 eta 2 urte arteko haurrek ludotekan sartzeko aukera aurreko urteetan ere planteatu izan dute, baina orain arte ez da proposamen zehatzik gauzatu. Oraingoan, adin tartea zabaltzea erabaki dute, herriko haur txikienei ere jolasgune hori erabiltzeko aukera emateko.

Erabiltzaileen eskaeretara egokituz

Ludotekaren eskaintza urtez urte erabiltzaileen beharretara eta eskaeretara egokitzen ari direla azaldu dute arduradunek. Adin tartea zabaltzearekin, ludoteka herriko haur gehiagorentzat eskuragarri dagoen topagune eta jolasgune bihurtu nahi dute.

Astelehenetik egubakoitzera, bi txanda

Ludoteka astelehenetik egubakoitzera egoten da zabalik, bi txandatan: lehenengoa, 16:15etik 17:45era, eta bigarrena, 17:45etik 19:15era.

Lehen txandan, adin tarte desberdinetako haurrek hartzen dute parte asteko egunaren arabera. Astelehenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan HH2tik HH5era arteko haurrentzat dago pentsatuta; martitzenetan eta eguenetan, berriz, LH1etik LH6ra arteko ikasleentzat. Bigarren txanda, 17:45etik 19:15era, haur guztientzat da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aramaioko Udal Gobernu Taldea ez da 2027ko hauteskundeetara aurkeztuko07.2322-10-2026
2Adinekoekin batera, Aramaio herri "lagunkoiago" egiteko bidean dabiltza010.3521-10-2026
3Garaipena Elgoibarrera joan da, baina lan polita egin dute bailarako bolariek Aramaioko tiraldian011.9425-10-2026
4Del Campok eta Arriolabengoak elkarrekin jokatuko dute bihar herrian, Arabako Binakakoa07.323-10-2026
5Sormen artistikoa, dantza eta moda, 'Hutsuneak oihaletan' ekitaldian09.1505-06-2026
6Правительство Армении изменило карантинные правила въезда в страну для детей0017-09-2021
7Horari d'hivern 2026: la matinada del 25 d'octubre a les 3 tornaran a ser les 2011.8724-10-2026
8Правительство разрешило открывать детсады на первых этажах уже возведенных жилых домов0021-06-2019
9Bihar zabalduko dute Forondako ikastaroetarako izen ematea08.2106-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 14.95. Источник: goiena.eus.