Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Del Campok eta Arriolabengoak elkarrekin jokatuko dute bihar herrian, Arabako Binakakoa

Дата публикации: 23-10-2026 08:26:44

Asier Del Campo eta Markel Arriolabengoa pilotari aramaioarrek bihar, zapatua, ekingo diote Arabako Binakako Pilota Txapelketari. Aramaioko Maider Unda kiroldegian jokatuko dute, 18:00etan, Amurrioko Gonzalez eta Arauzoren aurka. Herriarteko txapelketako finaleko aurkariak izango dituzte berriro aurrez aurre.

Основное содержимое страницы с новостью.

Aurten ilusio bereziz ekingo diote Arabako Binakako Pilota Txapelketari Del Campok eta Arriolabengoak, lehen aldiz elkarrekin jokatuko baitute binakakoan. Biak Gasteizko Txukun Lakua klubean dabiltza, eta entrenatzaileak erabakitzen du bikoteen osaera. Aurreko urtean, Del Campok, Markaidarekin jokatu zuen, eta Arriolabengoak, berriz, Iribarrenekin. Hala ere, elkarrekin aritzeko gogoa zuten aurten, lagunak izateaz gain, kantxan ere oso ondo ulertzen direlako.

"Elkarrekin jokatzen dugunean oso ondo ulertzen gara. Defentsa handia egiten dugu frontoian, eta binakakoan oso garrantzitsua den feeling hori dugu", azaldu du Del Campok.

Ogeta, helburua

Txapelketako helburu nagusia abenduaren 19an Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko den finalera iristea da. Bide horretan, baina, aurkari gogorrak izango dituzte, bereziki Markaida eta Uribe bikotea, eta Iribarren eta Moto bikotea.

Lehen erronka, hala ere, biharkoa izango da. Gonzalez eta Arauzo izango dituzte aurkari, herriarteko txapelketako finaleko bikote bera. Del Camporen arabera, orduan nagusitasunez irabazi zieten, sasoi betean zeudelako, baina badakite oraingoan ere partidu zaila izango dela: "Partidu hau, beste guztiak bezala, konplikatua izango da, eta dena eman beharko dugu".

Gainera, etxean jokatzeak motibazio berezia ematen die: "Aramaion izanda, gure jendearen aurrean eta horrelako aurkarien kontra, oso motibatuta gaude partidu horretarako eta txapelketarako", adierazi du.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Tanto bakarrarengatik, eta polemika tarteko, Elordi eta Zabaleta finaletik kanpo07.4616-03-2026
2Argote eta Bereziartuak osatutako bikote oiartzuarrak pala finalerdiak jokatuko ditu01018-05-2026
3Udara Caixabank pilota txapelketaren partidak jokatuko dituzte igandean Gurean08.6225-09-2026
4Amaitu da Euskal Herriko Txapelketa Debagoieneko bertsolarientzat08.8216-10-2026
5Esperimentua, finalera!017.3109-03-2026
6Abel Barriola eta Mikel Idoate, astelehenero Euskalerria Irratian0504-10-2021
7Adinekoekin batera, Aramaio herri "lagunkoiago" egiteko bidean dabiltza010.3521-10-2026
8Pilota txapelketako final laurdenak erabakita0517-07-2026
9Gaztetxoen Udako Txapelketan finalak jokatu dituzte Frontoi Txikian0515-07-2026
10Lau t'erdiko Txapelketako partida jokatuko dute Elordik eta Muruak larunbatean Gurean014.5514-10-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.3. Источник: goiena.eus.