Zumaiatik Getariara bidean zihoan Calderete belaontzia arroketan geratu da itsasbeheraren ondorioz, Santiago hondartza parean; ontzian zihoan emakumea uretara erori da, baina ez du zauririk izan. Erreskatearen ostean, suhiltzaileek soka baten laguntzaz askatu dute belaontzia.
Suhiltzaileek bikote bat erreskatatu dute gaur goizean, Zumaiako Santiago hondartzan, Getariara bidean zihoan belaontzia arroketan harrapatuta geratu ostean. Gertakaria 11:30ak aldera jazo da, eta ez da zauriturik izan.
Itsasbeheraren ondorioz, Calderete belaontziak hondoa jo du Zumaia uzten ari zela, eta arroka artean harrapatuta geratu da. Gertakarian, emakumea uretara erori da, baina ez du zauririk izan. Suhiltzaileak bertaratu dira bikoteari laguntzeko, eta biak onik erreskatatzea lortu dute. Ondoren, soka baten laguntzaz, belaontzia arroketatik askatu eta ur sakonagoetara eramatea lortu dute.
(Bideoa eta argazkiak: Gorka Zabaleta)
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Kimu berriak heztea xede | 0 | 8.26 | 22-10-2026 |
| 2 | Ernairen galdeketa baten arabera, emantzipatu nahi duten Zumaiako gazteen %59k ez dute horretarako aukerarik | 0 | 6.69 | 21-10-2026 |
| 3 | Mikel Zabaleta: "Iristen da puntu bat non dena berria den; 250 metroko sakoneran zer arnastuko dut?" | 0 | 10.69 | 10-10-2026 |
| 4 | Ertzainek pertsona bat atxilotu dute gaur goizean Zumaiako tren geltokian | 0 | 19.01 | 02-10-2026 |
| 5 | Ezohiko lekuetan, antzezlanak | 0 | 5 | 17-06-2019 |
| 6 | Poesia eta elektronika uztartzen dituen Bizi Sintetikoak proposamena izango da ostiralean Zumaian | 0 | 7.9 | 21-07-2026 |
| 7 | Swingaren erritmoak dardaratu ditu herritarrak | 5 | 7 | 21-06-2026 |
| 8 | Abuztuak 5 - Egitaraua: Lore eskaintza, ikurrinari omenaldia, bertsolariak, La Txama... | 0 | 12.74 | 05-08-2026 |
| 9 | "Indarberrituta" itzuliko da zarzuela Amaia Antzokira, Kantuz Elkarte Lirikoaren eskutik | 0 | 9.93 | 18-09-2026 |
| 10 | LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake” | 0 | 12.65 | 30-06-2026 |