Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Poesia eta elektronika uztartzen dituen Bizi Sintetikoak proposamena izango da ostiralean Zumaian

Дата публикации: 21-07-2026 11:42:42

Leire Vargas poetak eta Jaime Nieto musikariak osatzen dute proposamena. Ostiral arratsaldean entzun ahal izango da Torreberri Gaztetxean, Gazte Asanbladak antolatutako Mojitada ekintzaren barruan. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Proposamen artistiko bitxia entzuteko parada izango da datorren ostiralean, hilaren 24an, Torreberri Gaztetxean. Zumaiako Gazte Asanbladak egun horretarako antolatu duen Mojitada ekintzaren barruan, poesia eta elektronika uztartzen dituen Bizi Sintetikoak bikotearen emanaldia jarraitu ahal izango da. 

Leire Vargas poetak eta Jaime Nieto musikariak osatutako proposamena da Bizi Sintetikoak. Lehenak poemak irakurriko ditu We Are Standard edo Joseba Irazoki eta Lagunak taldeetan aritutako musikariak sortutako doinu elektronikoen gainean. Saioa 19:30ean hasiko da. 

Ez da izango hura Mojitadak ekintzaren barruan izango den musika saio bakarra. 21:00etan hasita, Malen eta Uxuek kontzertu akustikoa eskainiko dute, eta haren amaieran DJ saioak izango dira. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan6721-07-2026
2Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua0512-06-2026
3Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
4Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026
5Concierto itinerante y recital de poemas y música con 'Auzomira'0512-06-2026
6Miniboy eta Berpiztuak zuzenean entzuteko aukera izango da gaur Komentuko lorategian06.9424-07-2026
7Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak0514-07-2026
8Udako Kontzertua Frantzizkotarren elizan Zarautz Abesbatzaren eskutik0515-07-2026
9Hofe, Jarfaiter, Mirua eta Silitia gaurko kontzertuen artean0513-07-2026
10Juan Ramon Llavori: "Okerrera egin du tibetarren egoerak eta mundua ez da horren jakitun"011.4120-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.9. Источник: baleike.eus.