Irail bukaeran iragarri zuen Udalak Iralabarri plazako eta Kurtzebarri eskolako haur parkeak berritzeko asmoa. Orain adierazi du, segurtasunaz gain, materialen toxikotasuna ere hartuko duela kontuan eta parke horien lizitazioan eskatuko duela material naturalez egindako lurzoru motelgarria izatea.
Lizitazioa prestatuta zuela iragarri du Udalak eta argitaratzeko zela CSICeko Ingurumen Diagnostiko eta Uraren Ikerketen Institutuaren (IDAEA) azterlan bat ezagutu zuela: "Azterlan horrek ondorioztatzen du haur parkeetan orain arte erabili izan diren kautxuzko zoruetan konposatu toxikoak egon daitezkeela".
Horregatik, lizitazioaren argitalpena etetea erabaki dute, eta hainbat teknikariri eta enpresari kontsulta egin diete: "Segurtasun-araudiak erorikoen kolpeak arintzeko eskatzen dituen lur motelgarrietarako aukerei buruz galdetu diegu".
Jasotako aukerak aztertzen dihardu Udalak orain, besteak beste, kortxoan oinarritutakoak, eta informazio gehiagoren zain dago. Adierazi dute lizitazioaren baldintzek kontuan hartuko dituztela "bai materialen toxikotasuna, bai erorikoen aurkako babesa".
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Talentuaren Berrikuntza Zentroa aurkeztu dute Garaian | 0 | 8.26 | 23-10-2026 |
| 2 | Parketarrak ekimena bueltan da | 0 | 8.19 | 06-10-2026 |
| 3 | 2026ko errepideko txirrindularitza denboraldiko azkena | 0 | 8.86 | 18-09-2026 |
| 4 | Hamar hizkuntza komunitatetako hamaika ordezkari, Aretxabaletan, Garabideren eskutik | 0 | 10 | 22-09-2026 |
| 5 | "Aldaketa ausartak" eta "lege-babes zorrotzak"eskatu ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak | 0 | 9.74 | 30-09-2026 |
| 6 | Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu du Geroa Baik | -5 | 6 | 02-06-2026 |
| 7 | Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako kideei harrera egin diete | 0 | 9.78 | 22-09-2026 |
| 8 | Lan-esparruan euskara sustatzeko askotariko praktika egokiak aztergai | 0 | 10.38 | 08-10-2026 |
| 9 | Euskaraz seguruago! | 0 | 8.71 | 23-09-2026 |
| 10 | Basauri retira las barbacoas de dos merenderos por «usos no adecuados» | 0 | 5 | 29-05-2026 |