Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Espainiako Erregeak Mondragon Taldearen Aretxabaletako egoitza nagusia bisitatuko du martitzenean

Дата публикации: 24-10-2026 07:22:17

Ekitaldia 16:30ean hasiko da, Imanol Pradales lehendakaria bertan dela. Lehendakaritzak zein Errege-etxeak berri eman dutenez, Felipe VI.ak Otalorako (Aretxabaleta) Zuzendaritza eta Kooperatiba Garapenerako zentroa bisitatuko du, eta, ondoren, korporazioaren lantegietako bat.  

Основное содержимое страницы с новостью.

Espainiako Errege Felipe VI.ak Mondragon Taldearen Aretxabaletako egoitza nagusia bisitatuko du martitzen arratsaldean. Otalorako harreraren ostean, industria-produkzioan espezializatutako korporazioaren lantegietako bat erakutsiko diote. Felipe VI.a Gasteizen ere izango da, 2026ko Ikerketa Sari Nazionalak banatzeko ekitaldian.

22 urteren ostean

Laster beteko dira 22 urte Espainiako aurreko Errege-Erreginak –Juan Carlos Borbon eta Sofia–  Debagoienean izan zirela. Arrasaten izan ziren. Garaia Ikerkuntza gunea izango zenaren lehen harria jartzera eta Fagor Etxetresnen Garagartzako lantegi berriaren inaugurazio ekitaldira etorri ziren, 2004ko abenduaren 9an. 

Eztabaida eta kontrakotasun handiak sortu zituen orduan Espainiako Errege-Erreginen bisitak. Mondragon Taldeak, Fagor Etxetresnei bultzada emateko eta Espainiako merkatuan hobeto kokatzeko bultzada moduan planteatu zuen Espainiako Estatu buruaren bisita.

Ordukoak ekarri zituen gogora Goienak hamar urtera egindako erreportaje berezi honetan. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aritz Idiazabal, Antsoain xake taldeko kidea5730-11-2017
2Aisialdian euskara kalera ateratzeko, Mintzalagun taldeen jarraipena bermatu gura dute011.7222-10-2026
3Lan-esparruan euskara sustatzeko askotariko praktika egokiak aztergai010.3808-10-2026
4Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako kideei harrera egin diete09.7822-09-2026
5Euskaltzain oso izateko hautagai da Jon Sarasua07.0924-07-2026
6Ohitura zaharrak mantenduz, Nafarrotik Gipuzkoara01004-08-2026
7Udalak etxea eta baratzea enkantean salduko ditu01007-07-2026
8Metropoli Forala 2024-11-270527-11-2024
9Sabino Arana fundazioko historialari Iñaki Goioganak hitzaldia emango du ostegunean Basazabalen0513-07-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 10.85. Источник: goiena.eus.