Zumaiako Udalak ere emakumearen heriotza hilketa matxista gisa salatzera deitzen ditu herritarrak gaur 19:00etan, Saregile plazan
19/10/2026 a las 15:59h.
Angelun gertatutako 19 urteko gaztearen erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzera deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Gazteak bere buruaz beste egin zuen pasa den ostiralean, bortxaketa bat jasan eta salatu ondoren. Erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea astelehen honetan 19:00etan izango da Saregile plazan.
Era berean, Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Angelun gertatutakoa, eta elkartasun osoa adierazi nahi die emakume gaztearen senideei eta gertukoei.
Urte honetan indarkeria sexistaren ondorioz eraildako seigarren emakumea da Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du «ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere». Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur 19:00etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | San Juan egoitzako langileek manifestazioa egingo dute ostegunean | 0 | 10 | 22-09-2026 |
| 2 | Mikel Mundiñano: "Ezin zaie gehiago luzatu salbuespenezko egoera euskal preso politikoei" | -2 | 6 | 05-01-2026 |
| 3 | "Euskarari uko egitea pribilegiorako bide" bihurtu dela salatzeko deia, Arrasateko Protokoloaren eskutik | 0 | 11.94 | 01-07-2026 |
| 4 | LABek langileen mobilizazioekin lotzen du Elcoro enpresak Geroa kuotak eguneratu izana, ez horrela zuzendaritzak | 0 | 9.22 | 23-07-2026 |
| 5 | 'Hutsune handi bat' dokumentala eskainiko da asteazken honetan Aita Marin | 0 | 9.03 | 20-10-2026 |
| 6 | Seigarrenez da Amurrio Araba Euskarazen etxe | 5 | 7 | 11-06-2026 |
| 7 | PSE-EEk salatu du presoen aldeko manifestazioa egitarauan sartzea | 0 | 24.74 | 23-06-2026 |
| 8 | Tabernarientzat eraso matxisten prebentziorako saioa antolatu du Azpeitiko Udalak | 0 | 5 | 09-07-2026 |
| 9 | Sabino Arana fundazioko historialari Iñaki Goioganak hitzaldia emango du ostegunean Basazabalen | 0 | 5 | 13-07-2026 |