Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Telmo Irureta: «Gogotsu nago azkenean iritsi delako Zumaian antzezlan bat egiteko momentua»

Дата публикации: 21-10-2026 06:21:51

Telmo Irureta, aktore zumaiarra lehenengo aldiz igoko da ostiral honetan Aita Mariko oholtzara antzezlan bat eskaintzera

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

20/10/2026 a las 14:49h.

'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' antzezlana ', Telmo Irureta aktore zumaiarra protagonista duena, ostiral honetan, hilak 23, eskainiko da Aita Mari aretoan. Mireia Gabilondok zuzendu eta Irureta, Gabilondo bera eta Aitziber Garmendia protagonista dituen obra 20:00etan eskainiko da. Oraindik sarrera batzuk gelditzen dira sarrerakzumaia.eus webgunean

Telmo Irureta aktorea, beraz, etxera itzuliko da ostiral honetan, umorea, emozioa eta hausnarketa uztartzen dituen antzezlan batekin. Osasun mentala, bakardadea, desgaitasuna eta bizitzari aurre egiteko erabiltzen ditugun maskarak ditu hizpide lanak.

«Aspaldi estreinatu genuen obra hau, 2024an, eta azkenean iritsi da Zumaian egiteko momentua. Gogotsu nago, ilusio handia dut», adierazi du Iruretak. Aktoreak lehen aldiz taularatuko du antzezlan bat Aita Marin. Izan ere, aretoan izan da beste batzuetan, besteak beste, Elena Irureta izebari 'Asko maite zaitut' telebista saioan egindako omenaldian eta zinema-proiekzioetan edo aurkezpenetan, baina oraingoan bestelakoa izango da esperientzia.

«Ez da gauza bera hor goian Telmo bezala egotea edo pertsonaia baten azalean sartzea», azaldu du aktoreak. Gogoratu du 'Sexberdinak' antzezlana, Aitziber Garmendiarekin batera egindakoa, Alondegiko Oxford aretoan eskaini zutela. Horregatik, ostiraleko emanaldiak esanahi berezia izango du berarentzat: «Nire lehen aldia izango da antzezlan batekin Aita Marin. Aretoko oholtza dastatzeko gogoa dut; zerbait desberdina izango da».

Madrilen hasi zen ibilbidea

Antzezlana 2024ko urrian estreinatu zuten Madrilgo María Guerrero antzokian. Hilabete eta erdiz aritu ziren bertan, egunero emanaldiak eskainiz. Jatorrizko bertsioaren izenburua 'Sabes que las flores de plástico nunca han vivido, ¿verdad?' da, eta, ondoren, Mireia Gabilondok idatzitako testua euskarara itzuli zuten.

Newsletter

Bidean, aktore-zerrendan aldaketak ere izan dira. Madrilgo estreinaldian, gaur egun Gabilondok antzezten duen pertsonaia Karmele Aranburuk egiten zuen, baina beste lan batean aritzeko aukera sortu zitzaionez, proiektua utzi behar izan zuen, eta Gabilondok berak hartu zuen lekukoa.

Aitziber Garmendia ere Madrilgo emanaldietan aritu zen, baina telebistako beste proiektu batekin uztartu behar izan zuen lana. Horregatik, egun batzuetan Candela Solé aktore galiziarrak antzeztu zuen bere pertsonaia.

Iruretarentzat, pertsonaia bera aktore desberdinen bidez ezagutzea ere esperientzia aberasgarria izan da. «Oso polita izan da pertsonaia bera aktore desberdinek interpretatuta nola aldatzen den ikustea. Bakoitzak bere ukitua ematen dio, pertsonaiaren nortasunari zerbait eransten dio», azaldu du.

Gabilondorekin eta Garmendiarekin, gainera, ibilbide profesional luzea partekatu du aktore zumaiarrak. Zuzendariarekin hainbat proiektutan egin du bat, tartean Zutaz blai, Strip-tease, Sexpiertos (edo Sexberdinak) eta Interview lanetan. Azken hori 'Agua y arena' film laburrean oinarrituta dago, elkarrizketa formatuan. «Aitziberrekin eta Mireiarekin familian bezala sentitzen naiz, etxean bezala. Askotan egin dugu bat, eta elkar ondo ezagutzen dugu», dio.

Zailtasunen erdian ere, umorerako tartea

Iruretak Jose Manuel psikoterapeuta ospetsua antzezten du. 37 urte ditu pertsonaiak, eta garun-paralisiaren ondorioz mendekotasun fisiko handia du, nahiz eta adimenak behar bezala funtzionatzen dion. «Jose Manuelek umorea du. Gorputzak ez dio ondo erantzuten, baina buruak bai», azaldu du Iruretak. Psikoterapeutak harreman oso estua du Alexa adimen artifizialarekin, eta harreman berezia sortuko du ere Yoldirekin (Aitziber Garmendia), bere landareak zaintzen dituen gaztearekin.

Yoldi, 35 urteko emakume gaztea, paralisi intelektuala dirudi duela. Hala ere, Luciaren bigarren 'ni'-a edo pertsonalitatea da: Luciak depresioa du paralisi emozionala dela eta. Bere buruarekin oso zorrotza da eta autoestimu baxua du. Hala, bere traumari aurre egiteko sortu du beste nortasun hori. Yoldiren bidez, Luciak bestelako esperientzia bat bizitzen du, alaiagoa eta askeagoa den identitate baten bidez, eta adimen-urritasuna duen emakume gisa azaldu dena.

Bere ama, Martina (Mireia Gabilondo), 60 urteko psikiatra, alaba laguntzeko gai ez dela sentitzen du. Bizitzarekin nekatuta dago, eta harreman zaila du ingurukoekin. «Martina ere ezin da gehiago. Bizitza gogorregia egiten zaio, eta ez da alaba Luciari laguntzeko gai», laburbiltzen du Tanttaka Teatroaren lanaren sinopsiak.

Beraz, istorioan hiru pertsonaia biltzen dira -edo lau, hobeto esanda, Yoli Luciaren beste nortasuna dela kontuan hartuta-. Bakoitzak bere sekretuak, etsipenak eta zailtasunak ditu, baina ez dakite besteei zer gertatzen zaien. Horiez gain, Alexa eta Enmanuel adimen artifizialak ere agertzen dira istorioan, pertsonaien arteko harremanetan eta haien bizipenetan eragina duten elementu gisa.

Gai gogorrak jorratzen baditu ere, antzezlanak umorea erabiltzen du errealitate konplexuei heltzeko. Osasun mentala, depresioa, suizidioa, bakardadea, desamodioa, zahartzaroa eta desgaitasuna dira obraren ardatzetako batzuk.

«Mireiak komedia tragikoa deitzen dio. Umorezko elkarrizketak ditu obra honek. Oso dialogo dibertigarriak daude, baina lantzen ditugun gaiak oso serioak dira. Suizidioaz ere hitz egiten dugu», azaldu du aktoreak. «Oro har, ikusleek barre eta negar egiten dute obran zehar. Bizitza bera da. Mireiari eta niri asko gustatzen zaigu malkoen eta barreen arteko nahasketa hori».

Gezurrak, fantasia eta plastikozko loreak

Antzezlanaren izenburua errealitatearen eta fikzioaren arteko mugari buruz hausnartzeko abiapuntua ere bada. Izan ere, batzuetan, eguneroko zailtasunei aurre egiteko, errealitatea apur bat apaintzen dugu, eta fantasia erabiltzen dugu zoriontsuago izateko.

Iruretak herritarrak ostiraleko emanaldira joatera animatu ditu. «Plastikozko loreak aitzakia dira gezurra eta egia zer diren hitz egiteko. Askotan, geure errealitatea ere fantasia apur batekin apaintzen dugu», adierazi du. Pertsonaiaren esaldi bat ekarri du gogora obraren mezua laburbiltzeko: «Gezurrak oso ondo daude, gezurra direla jakinez gero. Jolas egiten jarrai dezakezu, geure burua engainatu gabe, baina zoriontsuago izaten laguntzen badizu, fantasia apur bat egiteko aukera emanez».

Udako etenaldi txikiaren ondoren, antzezlana pasa den igandean itzuli zen agertokietara, Pasaian eskainitako emanaldi batekin. Zumaiako hitzorduaren ondoren, azaroaren 29an Erandion izango dira, abenduaren 3an Leonen eta abenduaren 12an Haron.

Ostiraleko emanaldirako sarrera batzuk geratzen dira oraindik, eta sarrerakzumaia.eus webgunean eros daitezke 8,5 euroren truke (6 euro Gazte Txartelarekin erosita). Antzezlana 20:00etan hasiko da Aita Mari aretoan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ainhoa Lopez: "Edertasuna desberdintasunean dagoela irakatsi dit modelo lanak"01003-10-2026
2Batelen lehorreratzea eta arrain salmenta irudikatuko dituzte Zumaian larunbatean0516-07-2026
3Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu”5613-07-2026
4Aita Mari aretoa itxita egongo da uztailaren 9ra arte0518-06-2026
5Aritz Azpilikueta0501-02-2018
6Metropoli Forala 2021-01-070507-01-2021
7Metropoli Forala 2022-03-110511-03-2022
8Lehenengoz, Gau Beltza berreskuratuko da Azkoitian datorren urriaren 31n08.4622-10-2026
9Звезда "Закрытой школы" женился07.4816-08-2026
10Mamia washiriki kisomo hitma mume wa Rais Samia01010-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.35. Источник: www.diariovasco.com.