Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Bullyingari galga!' aurkeztu dute, bullyingaren prebentzioan eragiteko helburuarekin

Дата публикации: 21-10-2026 13:22:21

Bullyingaren prebentzioan lanketa egiteko helburuarekin, Bullyingari galga! proiektua aurkeztu dute Ihitten elkarteak eta Fagor taldeak; hain zuzen, euskaraz, gertuko erreferentziak eta erreferenteak erakusten dituzten ikus-entzunezko edukiak biltzen dituen egitasmoa da Bullyingari galga!

Основное содержимое страницы с новостью.

Fagor Herrigintza lankidetza programaren bidez lagundutako proiektua da, eta zentzu horretan, halako gai bat lantzeak "garrantzi handia" duela azpimarratu du Fagor taldeko iraunkortasun arduradun Aritz Otxandianok. Ikus-entzunezkoetan lan egiten duten Ihitten elkartekoak arduratu dira proiektua sortzeaz, eta bullyinga bezalako gai korapilatsua lantzea "erronka" izan dela onartu du Ihitten elkarteko kide Isa Fernandez de Agirrek. "Kosta" egin zitzaien elkarrizketatuak aurkitzea, baina azkenean, "lau adituren, bullyinga jasan duten hiru pertsonaren eta guraso zein ikusle banaren hitzak" jaso dituzte ikus-entzunezkoetan. Testigantzetan jasotako bizipenekin, gainera, antzeztutako egoerak ere sortu dituzte, horien gainean lanketa egiteko helburuarekin.

Egitasmoaren aurkezpena egiteaz gain, gaia ikusarazteko eta hausnarketarako baliabideak eskaintzeko mahai-ingurua egin zuten, Maitane Ormazabal psikologoarekin eta bullyinga jasan duen eta gaur egun Adore proiektuko sortzaile den Irati Galardirekin. Ormazabalek halako gaiak gizarteratzearen garrantzia azpimarratu zuen: "Gai oso garrantzitsua da. Horrelako egitasmoek laguntzen dute gaia ikusarazten, erruduntasunetatik eta klixeetatik ateratzen eta arazoak, gatazka eta biolentzia mahai gainean jartzen".

Emaitzarekin, oso pozik gelditu dira Ihitten elkartekoak, eta eskerrak eman zizkieten proiektuan parte hartu duten guztiei.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘Sendatzen duten hitzak’ tailerra Zaldiko Maldikon urriaren 13tik aurrera09.307-10-2026
2Garazi Arrula: "Dakigun hori beti izanen da kamutsa eta partziala"08.4919-10-2026
3Elena Uriz, bizitza asko bizi bakarrean06.7808-10-2026
4Ongi jositako istorio-hariak011.7208-10-2026
5'Carrie', biktima bere erasotzaileen kontra016.6421-10-2026
6‘Las Reinas Kanpina’, berea defendatu nahi duten hiru emakumeren inguruko komedia09.3419-10-2026
7Trigger, txelo soinuz bide berriak uztartzen09.2508-10-2026
8"Genero autodeterminazioa oso eraginkorra da"5608-10-2025
9Dirulaguntza gehiago, euskara ikasteko erraztasun gehiago07.5608-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 9.35. Источник: goiena.eus.