Etxeko txikiek haien egun bereziaz gozatzeko aukera izan zuten erraldoi, buruhandi eta jolas ugarirekin
Erea Cobas
Aretxabaleta
16/08/2026 Actualizado 17/08/2026 - 20:54h.
Andremaixek Aretxabaletako kaleak girotzen jarraitzen dute, eta atzokoan bertako haurrak izan ziren erabateko protagonista. Hala, haiei bideratutako ekimenak egin ziren egun osoan zehar, erraldoi txikien kalejira, buruhandiak, antzezlanak eta jolasak, besteak beste.
Goizeko 11:00etan erraldoi txikiak atera ziren Aretxabaletako kaleetan zehar. Herriko plazatik irten eta toki berean amaitu zuten, ibilbide biribil bat eginez. Hasieran haur gutxi zeuden arren, ibilbidearekin aurrera zihoazen bitartean eta herriko kaleetan murgiltzen hasi zirenean, geroz eta ume gehiago animatu ziren erraldoien atzetik Aretxabaleta zeharkatzera gurasoekin batera.
Herriko Plazara bueltatu zirenerako, hasieran zeuden ikusleen bikoitza bildu zen. Bertan, erraldoiek txistularien laguntzaz azkeneko dantza emanaldia egin zuten, plazan zeuden guztien txalo zaparradarekin amaitu zena.
Eguerdian, Maddi eta Ekhi, aurtengo alkate txikiak, oholtza gainera igo ziren Aretxabaletako zapia lepoan zutelarik hitzaldi txiki bat ematera. Festak aurrera eramateko lan egin zuten guztiei eskerrak eman ondoren, plazan zeuden haur guztiak ondo pasatzera animatu zituzten. Jarraian gordeta zeukaten oparitxo bat atera zuten: goxokiak! Karamelu ugari bota zituzten oholtzatik eta behean zeuden ume guztiak alaitasun eta sorpresa handiarekin hasi ziren lurrera erortzen zirenak jasotzen. Goxoki zaparradarekin batera Huntza taldearen 'Buruz behera' abestia entzuten hasi zen plazan jaigiro ederra piztuz.
Lurreko goxokiak haurren poltsikoetan zeudenean, Eidabe taldearen unea iritsi zen, 'Sardina Freskue' izeneko antzezlana aurkeztu zutenak haur guztiak begira zeudelarik.
Gaur, kuadrillen egunaGaurkoa gazteen egun garrantzitsuenetarikoa da. Goizeko 11:30ean sokamuturrean parte hartzeko aukera izango dute. 14:30ean herri bazkarian paella gozo batez gozatuko dute. Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak izango dituzte Herriko plazan eta ondoren, egunean zehar herria gehien animatu duten kuadrillen sari banaketa egingo da. Gauean, berriz, Moonshine Wagon, Tributua, Bixentak eta Dj Fifi eta Fefak girotuko dute txosnagunea.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Erraldoiak, azoka, sagardoa eta idi dema Baserritar Egun bikain batentzako | 0 | 8.71 | 04-08-2026 |
| 2 | Matxura baten ondorioz iturriko urik ez edatea gomendatu dute Arrasaten | 0 | 10.89 | 25-09-2026 |
| 3 | Oreña elkarteak uso-postuen zozketei hasiera emango die asteazkenean | 0 | 21.76 | 05-10-2026 |
| 4 | Aralarko Elkartearen egun loteak eska daitezke | 0 | 5 | 25-03-2026 |
| 5 | Batzuk ahuntza paseatzen, bestea erosketak zaldi gainean egiten | 0 | 6.23 | 23-07-2026 |
| 6 | Lagun kuadrilla andana Gasteizko txupinazoan | 0 | 8.71 | 04-08-2026 |
| 7 | Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 8 | Jende ugari elkartu da Urrategiko Amaren Eguna ospatzeko | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 9 | "Kirol guztiak dira egokituak. Inor ez da eskiekin jaio" | 0 | 5 | 29-01-2019 |