Andre Maria Zuriaren plazan hasi da Gasteiz Euskararen Hiria ekimena, beste urte batez gogorarazteko denontzako tokia dagoela euskaran.
Hirugarren urtez euskarak hiriaren erdigunea hartu du, Gasteiz Euskararen Hiria ekimenarekin. '''Zuk baduzu tokia euskararen hirian''' da aurtengo lekoa, eta hori da euskalgintzako eragileek zabaldu nahi izan duten mezua, guztiontzako tokia dagoela euskaran. "Berdin digu noiz euskaldundu zaren, familiaren transmisioarekin batera edo euskaltegi batean, denok sartzen baikara euskararen aterkipean".
Goizean dozenaka familia euskaltzale aritu dira kalean giroaz gozatzen. Kokito eta India ikuskizuna izan da plazan, eta rol jokoetan aritu dira ondoren. Akroyoga eta Herri kiroletan ere aritu dira gazte zein helduak. Bertsoek alaitu dute eguerdia, eta Pineapple Sweets taldearen musika saioarekin amaitu da goiza. Arratsaldean bizirik jarraituko du ekimenak, besteak beste, Harresian Zulo taldearen kontzertua eta Andriginaren ikuskizuna izango dira bertan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Euskaraz bizitzeko eta euskara ospatzeko | 0 | 10 | 10-10-2026 |
| 2 | San Ferminetik Andra Mari Zurira | 0 | 8.26 | 16-07-2026 |
| 3 | Zuk ere baduzu tokia Euskararen Hirian! | 0 | 8.92 | 21-09-2026 |
| 4 | "Gure irudia zen mezua: zazpi lurralde eta zazpi gorputz euskararen inguruan bat eginda" | 0 | 8.1 | 20-08-2026 |
| 5 | Urte osoan zehar euskaraz | 5 | 7 | 12-06-2026 |
| 6 | Eguesibarren ez dago gaitzespenik Josetxo Andia UPNko alkatearentzat | 0 | 10 | 21-02-2012 |
| 7 | "Euskal herritar osoak hezten ari gara Aresketan" | 0 | 5 | 12-06-2026 |
| 8 | Gaizka Gorostiagak Ion Larrañagaren tokia hartuko du | 0 | 8.98 | 21-09-2026 |
| 9 | Mariasun Landak zahartzaroa izango du aztergai, urriaren 1ean, Kulturaten | 0 | 13.45 | 25-09-2026 |
| 10 | "Ez daukagu ura bermatuko digun azpiegitura edo loturarik" | 0 | 10 | 04-09-2026 |