Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gaizka Gorostiagak Ion Larrañagaren tokia hartuko du

Дата публикации: 21-09-2026 17:58:11

Esperantzako prestatzaile berria iragarri du GAEk Eusko Label Liga amaitu berri honetan

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

21/09/2026 Actualizado a las 19:58h.

Xabier Goikoetxea, Getariako Arraun Elkarteko lehendakariak eman du berria. Atzo Portugaleten Eusko Label Liga amaitu eta ondorengo herri-aitortza jaso ondoren, 2028ko denboraldiari begira izango den ordezkapen garrantzitsu bat eman dute jakitera.

Ion Larrañagak prestatzaile postua utzi eta bere lekua Gaizka Gorostiagak hartuko duela adierazi dute komunikatu ofizial baten bitartez. Hau da idatzain adierazitakoa;

«Gure klubak jakinarazi nahi du Ion Larrañagak ez duela traineruaren entrenatzaile karguan jarraituko 2027ko denboraldian. Gaizka Gorostiaga harrobiko arraunlariak hartuko du haren lekukoa.

Larrañagaren zuzendaritzapean, gure klubak kirol-ibilbide arrakastatsua bizi izan du. Besteak beste, KAE 1 Liga eta bertako 11 bandera irabazi ditugu, Eusko Label Ligarako igoera lortu dugu eta kategoria gorenean ere bandera bat eskuratu dugu. Horrez gain, 49 urtean Kontxarako sailkatu ezinik egon ondoren, Ionek 5 urtean jarraian egitea lortu du. Lorpen horiek guztiak gure klubaren historian eta gure zaleen oroimenean geratuko dira.

Emaitza eta lorpen horiez harago, Ionen lana, profesionaltasuna eta gure traineruaren alde egindako ahalegina eskertu nahi diogu. Klubetik gure eskerrik zintzoena adierazi nahi diogu, halaber, erakutsitako konpromisoagatik eta gure proiektuarekiko izan duen dedikazioagatik, gure kolorearen defentsan nahiz giza harremanen arloan erakutsi duen prestutasunaz batera.

Gaizka Gorostiaga (ontzia eramaten lehenengoa) entrenatzaile berria izango da.

Gaizka Gorostiaga (ontzia eramaten lehenengoa) entrenatzaile berria izango da. (Amaxkar)

Aurreratu bezala, Gaizka Gorostiagak hartuko dio erreleboa. 32 urteko getariarrak 15 urte daramatza herriko elkartean, eta haietatik 11 egin ditu Esperantza traineruan, bi alditan banatuta: 2012-2019 eta 2024-2026. Ibilbide oparoa duen kirolaria, kide konprometitu gisa nabarmendu da urte guzti hauetan, eta bide beretik hartuko du ontziaren gidaritza ere, orain artean ere etorkizunerako bidean oinarri sendoak jartzen lagundu duen eran.

Newsletter

Horrenbestez, Ioni klubaren historian eta familia honetan lortu duen leku berezia aitortuz eta Gaizkari dagokion ongi etorria eginez, aro berri bat hasiko du Getariako Arraun Elkarteak.

Eskerrik asko guztiagatik, Ion. Zorte on etorkizuneko ibilbidean».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Arraunlariei opari berezia egin dio Gesalaga Okelanek01025-09-2026
2Herri-aitortza egingo zaie igandean Esperantzako arraunlariei01518-09-2026
3Orioko gizonezkoen traineruak marka guztiak hautsi ditu amaitu berri den denboraldian019.8622-09-2026
4Un hito sin precedentes: Arraun Lagunak completa el pleno de la temporada con la bandera de Zarautz05.6323-08-2026
5Arraun Lagunak será campeona de Liga si supera a Tolosaldea en San Juan08.2615-08-2026
6Klub mahoneroa hasi da denboraldi berrira begira lanean05.9227-07-2026
7Metropoli Forala, Gaiarre antzokitik0516-06-2022
8Irene Paredes futbol zelaian galdu egin du Keta Babyautok014.5523-09-2026
9ZKE Halterofiliako Miren Galarraga bigarren Euskadiko selekzioarekin09.1516-09-2026
10Ohitura zaharrak mantenduz, Nafarrotik Gipuzkoara01004-08-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.98. Источник: www.diariovasco.com.