Bangorren (Gales) lehiatu dute Home Nations Open txapelketan Miren Galarragak eta Imanol Citoresek maila handia erakutsiz
16/09/2026 Actualizado a las 21:32h.
ZKE Halterofiliako bi kirolari Euskal Selekzioarekin Bangorren Home Nations Open txapelketan lehiatzen egon dira. Miren Galarraga eta Imanol Citores. Miren Galarragak emaitza bikaina lortu du, bigarren sailkatu da Bangorren emakumezkoen sailkapenean. ZKEhalterofiliako Galarraga eta Citores kirolariek Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten joan den asteburuan Bangorren (Gales) jokatutako Home Nations Open – Autumn txapelketan.
Aurtengo hitzorduan Euskadiko eta Galesko selekzioak izan ziren protagonista, eta hainbat kirolarik hartu zuten parte nazioarteko lehiaketa honetan. Euskadiko selekzioaren ordezkaritzan ZKEhalterofiliako bi kirolariak izan ziren.
Miren Galarragak jardunaldi bikaina osatu zuen, eta emakumezkoen sailkapenean bigarren postua lortu zuen. Zarauztarrak sei saiakerak baliatu zituen, 77 kg altxatuz arrankadan eta 103 kg bi denboran. Guztira, 180 kg-ko marka lortu zuen, 6/6ko jardunarekin.

Imanol Citoresek, berriz, 100 kg altxatu zituen arrankadan eta 137 kg bi denboran, 237 kg-ko guztizkoa osatuz. Bangorreko lehiaketak beste urrats bat suposatu du ZKEhalterofiliako kirolarien nazioarteko ibilbidean. Gainera, Euskadiko selekzioarekin aritzeak aukera eman die klubeko bi kirolariei maila handiko lehiaketa batean esperientzia pilatzeko eta euskal halterofilia nazioarteko agertokian ordezkatzeko.
Hurrengo erronkakDenboraldiko azken hilabeteak ere bete-beteak izango dira ZKEhalterofiliarentzat. Hurrengo aste eta hilabeteetan hainbat txapelketa garrantzitsutan izango dira klubeko kirolariak. Egutegian daude Euskadiko Junior Txapelketa, Ligako IV. jardunaldia Zarautzen, Europako Junior Txapelketa Albanian, Espainiako Sub-15 Txapelketa Oviedon eta Copa de la Reina-ren Play-offa Zaragozan. Ondoren, Espainiako Junior Txapelketa Ourensen eta Munduko Txapelketa Txinan izango dira, besteak beste.
Zarautzek ere protagonismo berezia izango du denboraldiaren azken zatian, izan ere, Copa de la Reina eta Gipuzkoako Senior Txapelketa herrian bertan jokatuko dira. Horrela, ZKEhalterofiliako kirolariek lehiaketa-egutegi zabala izango dute datozen hilabeteetan, Euskaditik hasi eta Espainiako, Europako eta munduko txapelketetaraino, klubaren eta Zarautzen izena ahalik eta maila handienean ordezkatuz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Irene Paredes futbol zelaian galdu egin du Keta Babyautok | 0 | 14.55 | 23-09-2026 |
| 2 | Leire Urritegi eta Ibon Odriozola, nagusi Landabarso trail lasterketan | 0 | 5 | 18-05-2026 |
| 3 | Gaizka Gorostiagak Ion Larrañagaren tokia hartuko du | 0 | 8.98 | 21-09-2026 |
| 4 | Elene Fresco, Nagore Alza eta Nora Merino zarauztarrak Munduko Txapeldunak | 0 | 8.46 | 10-08-2026 |
| 5 | Pinoi finkodun bizikleten ezaugarriak ezagutzen | 0 | 7.59 | 24-07-2026 |
| 6 | Metropoli Forala, Gaiarre antzokitik | 0 | 5 | 16-06-2022 |
| 7 | Aitor Agirre eta Mattin Salegiren agurra | 0 | 8.26 | 25-09-2026 |
| 8 | Metropoli Forala 2020-12-23 | 0 | 1 | 23-12-2020 |
| 9 | Irati Mitxelena y John Cabang: Distintos caminos y un mismo destino | 0 | 6.23 | 18-03-2026 |