Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta

Дата публикации: 16-08-2026 06:53:44

Jai-egitarau zabalarekin jarraituko du gaur ere Azkoitiak. 12:15ean aurreskua izango da Herriko plazan

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

15/08/2026 Actualizado 16/08/2026 - 08:53h.

Azkoitiak Andramari eguna ospatu zuen atzo, goizetik gauera arte ekitaldiz eta jai-giroz betetako egitarauarekin.

Eguna goizean goiz hasi zen, Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejirarekin. Ondoren, Udal Musika Bandaren eta Txalkor Txistulari Taldearen kalejirak egin ziren.

10:50ean, ohi bezala, udal ordezkariek, Ana Azkoitia alkatea buru zutela, elizarako bidea hartu zuten. EAJko eta PSE-EEko udal ordezkariek osatutako segizioa Udal Musika Bandak eta Txalkor Txistulari Taldeak lagundu zuten udaletxearen eta parrokiaren arteko ibilbidean. Segizioaren buruan Juan Bautista Mendizabal joan zen, Azkoitiko banderarekin, eta itxieran, berriz, alkatea. Felix Azurmendi parrokoa zain zuten eliza atarian harrera egiteko, Xabier Gomez, Sant Feliu de Llobregateko gotzain azkoitiarrak, gidatutako meza nagusiari ekin aurretik. Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak ere parte hartu zuten eukaristian.

Meza amaituta, ordea, itzulera-ibilbidea bertan behera utzi behar izan zuten euri zaparradengatik. Eguraldi txarrak eragina izan zuen baita buruhandi eta erraldoien kalejiran ere. Prest egon arren, ezin izan zuten aurreikusitako ibilbidea egin, eta kalejira bertan behera geratu zen.

13:00etan, berriz, Udal Musika Bandak eta Txalkor Txistulari Taldeak kontzertua eskaini zuten Kontzejupean. Herritar ugari bildu ziren bertan, Andramari egunaren harira prestatutako egitarauaz eta musikaz gozatzeko.

Arratsaldean, pilota-partidak, egurrezko jokoak, Txiki Chef, karaokea eta muxikoak izan ziren protagonista, besteak beste. Gauean, berriz, XIV. Film Laburren Lehiaketako lanak proiektatu eta sariak banatu zituzten. Jardunaldia La Reina del Pop. Tributo a La Oreja de Van Gogh, Lepue Zapaldu eta Y akovlev 42 taldeen kontzertuekin amaitu zen.

Gaurko egitaraua

Andramaixetako jaiak aurrera jarraituko dute gaur Azkoitian, goizetik gauera arteko ekitaldiekin. Jardunaldia 9:30ean hasiko da, Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejirarekin, eta 10:00etan Txalkor Txistulari Taldearenak hartuko dio lekukoa. 10:50ean, udal ordezkariak parrokiara joango dira 'Alkate Soinua'-ren doinuekin, eta 11:00etan Meza Nagusia egingo da, Parrokiako eta Iraurgi abesbatzen parte-hartzearekin.

Ondoren, 11:30ean erraldoi eta buruhandien kalejira izango da, eta 12:15ean ohiko aurreskua Herriko plazan. Eguerdiko egitaraua 13:00etan amaituko da, Musika Bandaren eta Zubiondo Gaiteroak taldearen kontzertuarekin Kontzejupean.

Arratsaldean, 17:00etan ur-parkea izango da Balda plazan. Kirolari dagokionez, 19:00etan Real Sociedad eta Eibar aurrez aurre izango dira Txerloia futbol zelaian, XVI. Emakumezkoen Euskal Herria Kopa Txapelketan. Ordu berean, Tio Teronen Semeak konpainiak 'Freshcool' ikuskizuna eskainiko du eliza atarian.

Gaua musikaz eta su artifizialez beteko da. 21:15ean Sukena taldeak kontzertua emango du Herriko plazan, 23:00etan suzko erroberak izango dira Vulcano pirotekniaren eskutik, eta, ondoren, 23:30ean Bengo taldearen kontzertua hasiko da. Horrez gain, 23:30etik 02:30era Gune Morea eta alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko zerbitzua izango dira eliza atarian.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Dena prest Andra Mari jaiei ongi etorria emateko014.1713-08-2026
2Kuadrillen Eguna aurtengo jaiak agurtzeko015.2618-08-2026
3Ohiko aurreskua azkoitiarrei San Roke egunean08.6717-08-2026
4Udalak Andra Marietako giro ona eta parte-hartze handia nabarmendu ditu festen balorazioan010.3321-08-2026
5Amaitu dira aurtengo Andra Mari jaiak08.5219-08-2026
6Azkoitiko Udalak Andra Mari jaiak berdintasunean bizitzeko deia egin du09.3211-08-2026
7Txupinazo jendetsuarekin lehertu dira Andra Mari jaiak015.8814-08-2026
8Anaitasuna Mendi Bazkunak Orreagatik Orbaizetako fabrikara arteko irteera antolatu du irailaren 12rako08.2128-08-2026
9El Ayuntamiento de Azkoitia refuerza el dispositivo de seguridad para las fiestas de Andra Mari05.6312-08-2026
10El Ayuntamiento comienza el reparto del programa de las fiestas de Andra Mari013.3706-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 14.76. Источник: www.diariovasco.com.