Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Anaitasuna Mendi Bazkunak Orreagatik Orbaizetako fabrikara arteko irteera antolatu du irailaren 12rako

Дата публикации: 28-08-2026 15:39:30

Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren baitan antolatu da. Parte hartzeko izena emateko epea irailaren 11n amaituko da edo plazak agortu arte

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

28/08/2026 a las 17:39h.

Anaitasuna Mendi Bazkunak 'Gure txokuk ezagutzen' egitasmoaren barruan irteera antolatu du irailaren 12rako. Joan zen maiatzean eguraldiagatik bertan behera utzi zuten egun osoko txangoa izango da, Orreagatik Orbaizetako fabrikara arteko (Nafarroa) ibilbidea hain zuzen. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena.

Irteera Azkoitiko liburutegitik 07:00etan egingo dute autobusez. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, autobusa garaiz hartzeko, aurrez bertaratzea komeni da. Behin hasierako puntura iritsita, 10:00ak aldera hasiko dute oinezko ibilbidea: Orreaga, Urkulu, Azpegi, Mendilatz, eta Orbaitzetako fabrika. 16,5 kilometro eta 650 metroko desnibel positiboa dituen ibilbideak bost ordu inguruko iraupena izango duela aurreikusten dute.

Bazkaria ibilbidean zehar edo amaitzean egingo dute. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzak bere janaria eta edaria eraman beharko ditu. Jarduera amaitutakoan, autobusez itzuliko dira Azkoitira.

Parte hartzeko prezioa 15 eurokoa da bazkideentzat eta 20 eurokoa bazkide ez direnentzat, eta bidaiaren kostua prezioan sartuta dago.

Izena emateko epea irailaren 11n amaituko da, edo plazak agortu arte. Parte hartu nahi dutenek Anaitasuna Mendi Bazkunak horretarako prestatutako galdetegia bete beharko dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen”013.708-09-2026
2Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta014.7616-08-2026
3Udalak Andra Marietako giro ona eta parte-hartze handia nabarmendu ditu festen balorazioan010.3321-08-2026
4Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik014.3926-08-2026
565 urtetik gorakoentzat eskaintza zabala izango da Ereñotzun aurten ere024.1601-09-2026
6Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
7Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear013.721-08-2026
8Burrunba Eguna, urriaren 3an Urnietan025.8324-09-2026
9Amaitu dira aurtengo Andra Mari jaiak08.5219-08-2026
10Azken izpiak, momentuz01006-10-2026

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.21. Источник: www.diariovasco.com.