Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Carmen Unanue Irureta 'Pattana'k 100 urte bete ditu gaur

Дата публикации: 25-08-2026 17:40:54

Udalak ospakizunarekin bat egin nahi izan du, Carmeni omenaldi txiki bat eskainiz, Azkoitiko herriaren izenean

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

25/08/2026 a las 19:40h.

Carmen Unanue Irureta,'Pattana' ezizenaz ezaguna, 1926ko abuztuaren 25ean jaio zen. Gaur 100 urte bete ditu, eta egun berezia ospatzen ari da familia osoaren konpainian. Ilusioz eta emozioz beteriko eguna da etxekoentzat. «Pila bat maite dugu eta oso pozik gaude gaur», diote senideek.

Carmen emakume langilea izan da bizitza osoan. Gaztetan familiaren torloju-enpresan aritu zen lanean eta, bere garaiko emakume askok bezala, erropagintzan ere jardun zuen. Urteekin ere ez zen geldirik egotekoa izan. Besteak beste, ikastolako dantzarientzat jantziak josten zituen, baita behar ziren moldaketak egiten ere.

Izan ere, senarra ere, Julen Sagarzazu 'Julen Txiki', dantzaren munduari oso lotuta egon zen. Carmen 2011n alargundu zen.

Bikoteak lau seme-alaba izan zituen: Mailu, Ina, Belen eta Javier. Azken hori futbolari ezaguna izan zen, eta Realeko harrobiko jokalaria. Tamalez, heriotza ustekabean eta goizegi iritsi zitzaion.

Gaurkoa egun zoriontsua da Sagarzazu-Unanue familian, eta Azkoitiko Udalak ospakizunarekin bat egin nahi izan du, Carmeni omenaldi txiki bat eskainiz, Azkoitiko herriaren izenean.

Sonia Vázquez eta Marijose Arregi zinegotziak Carmenekin bildu dira zoriontzeko, eta oroigarri bat eta lore-sorta bat eman dizkiote.

Newsletter

«Zorionak, Carmen, eta besarkada handi bat 100. urteurrenean!».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aramaioar nagusiena, Eustaki Agiriano-Zabala, hil da 102 urte betetzear zegoela015.1623-09-2026
2Maricarmen, the 87-year-old woman whose eviction shook Spain, dies07.0908-10-2026
3Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da013.7809-08-2026
4Sahatsa dantza taldeak 50. Urteurrenaren jaialdia aurkeztuko du larunbatean018.715-09-2026
5El barrio de Rectivia celebra el 105 cumpleaños de su vecina Aurelia Alonso09.0715-09-2026
6Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan01007-09-2026
7Una exposición fotográfica activa la cuenta atrás del 100 cumpleaños de los 'Atzeko kales'014.3901-09-2026
8Muere a los 105 años Cándida Mazón, la bisabuela de Torrelavega09.817-09-2026
9Baptiste Abadie fête un siècle de vie à Port-la-Nouvelle06.7509-10-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 13.18. Источник: www.diariovasco.com.