Batetik, urriaren 16an Jonatan Garcia alpinistak hitzaldia emango du eta 17an, mendi ibilaldia egingo dute
Eli Aizpuru
Azkoitia
06/10/2026 Actualizado a las 21:23h.
Anaitasuna mendi bazkunak bi hitzordu antolatu ditu datozen egunetan. Batetik, urriaren 16an, ostiralez, Jonatan Garcia alpinistak 'Aneto-Maladeta: 51 X 3.000' izeneko hitzaldia eskainiko du Elkargunean. Bestetik, Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruan, urriaren 17an, larunbatez, Izarraitz mendikateko urpeko urak ezagutzeko mendi ibilaldia egingo dute.
Jonatan Garciaren hitzaldia Elkargunean izango da, 18:00etan hasita. 'Aneto-Maladeta: 51 × 3.000' hitzaldian, Garcíak Aneto-Maladeta mendiguneko 3.000 metrotik gorako 51 gailurrak bakarrik igo eta lotzeko erronkaren berri emango du. Bere esperientziaren bidez, jardueraren xehetasunak, aurkitutako zailtasunak eta mendia bizitzeko eta ulertzeko duen modu berezia azalduko ditu.
'Gure Txokuk Ezautzen'Hurrengo egunean, larunbatean, 'Gure Txokoak ezagutzen' egitasmoaren baruan, mendi irteera egingo dute Anaitasunakoek. Partehartzaileek Izarraitz mendikateko urpeko urak ezagutzeko aukera izango dute Inma Mugertza hidrologian adituak gidatuta. 09:00etan abiatuko dira Aittolako aparkalekutik eta 4-5 orduko ibilaldia egingo dute. Amaieran, mokadutxoa eskainiko dute Xoxoteko aterpetxean. Aurrez izena eman behar da.
Amaitzeko, Anaitasuna mendi bazkunak espeleologia irteera egin berri du Asparrenako (Araba) Leze haitzulora. Bost eta zapi ordu bitartean ezagutu ahal izan zuten kobazuloa. Hamar bat lagunek hartu zuen parte irteeran.