Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

XVII. Zezenbeltz astebururako ekitaldiak prest dira

Дата публикации: 02-10-2026 11:50:27

Urriaren 17an eta 18an izango da Zezenbeltz elkarteak antolatutako festa eta ez da faltako Grand Prix ikuskizuna. Sarrerak salgai daude

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

02/10/2026 Actualizado a las 13:50h.

Zezenak eta honen inguruko ikuskizunek protagonismoa hartzen dute Azpeitiko Zezenbeltz Asteburuan. Urriaren 17an eta 18an izango da aurten eta Zezenbeltz elkarteak, ohi bezala, hainbat ekitaldi eta ikuskizun antolatu ditu egun horietarako. Urriaren 17an, zapatuan, sokamutur txikiak eta Grand Prix saioak hartuko dute protagonismoa. 12:30ean, Erdikaletik abiatuko da txikitxoen sokamuturra, plazara. Ondoren, zezen txikiak eta pottokak izango dira plazan. 17:00etan izango da gero Grand Prix saioa, zezen plazan.

Sarrerak

Grand Prixerako sarrerak salgai daude jada herriko hainbat puntutan, 5 euroren truke. Aurrez erosi nahiz gero, Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua edo Eguzkitza tabernetan lor daitezke. Egunean bertan ere ipiniko dituzte sarrerak slagai, zezen plazako leihatilan bertan.

Igandean, urriaren 18an, ere zezenaren inguruko festak jarraituko du. 12:30ean, txikitxoen bigarren entzierroa egingo da. Ohi bezala, Erdikaletik abiatuko dira eta plazaraino egingo dute lasterketa saioa, zezen txikiekin. Behin han, jolaserako tartea izango dute abereekin. Ordu berean, paella dastaketa egingo da plazan.

Arratsaldean, helduentzat entzierroa izango da. 17:15ean hasita, Hartzubiatik plazara eramango dute zezena eta alderantziz, plazatik berriro bueltan Hartzubiara ekarriko dute.

Ondoren, zezen bolaztatuak izango dira. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 16 urtetik gorakoentzat izango da ekitaldia.

Jendetza bildu ohi dute urtero Zezenbeltz asteburuko ekitaldiek. Zezenbeltz elkarteak antolatu ohi du festa, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan09.1120-08-2026
2Azken egunak Salbatore Jaietako txapelketetan izena emateko01024-07-2026
3Salbatore Jaietako txapelketetan eta tailerretan izena emateko epeak prest01004-07-2026
4Fiesta rider este fin de semana en Azpeitia para conmemorar el quinto aniversario del Skate Park08.8608-10-2026
5Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da08.7111-09-2026
6Asteburu honetan hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia021.7316-09-2026
7Zesta-puntako goi mailako jokalariek jokatuko dute bihar, zapatuan, Elgetako frontoian010.3611-09-2026
8Lau ikastaro izango dira aukeran Ereñotzun, eta izenematea zabalik dago hilaren 21era arte02216-09-2026
9Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026
10Zazpi zuhaitz espezie ezagutzeko abagunea01009-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.83. Источник: www.diariovasco.com.