Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Euskal Herriko erdigune geografikora mendi-martxa antolatu da datorren igandean

Дата публикации: 05-10-2026 10:22:17



Основное содержимое страницы с новостью.

05/10/2026 Actualizado a las 12:22h.

Datorren igandean, urriaren 11an, Euskal Herriko erdigunera mendi-martxa antolatu da. Euskal Herriko Mendizale Biltzarrak Iratxo elkartearekin, Sakanako Mendizaleak elkartearekin eta Orhi mendi taldearekin elkarlanean antolatzen duen ekitaldiak lurralde guztietako mendizaleak elkartzea du helburu. Erdigune geografikoa Nafarroako Andimendin kokatu zuen Felix Isasa ingeniariak, zehazki Olibesarioko saroian, San Donato baselizatik gertu eta Lezitza mendiaren magalean, 1.266 metroko altitudean dago.

Bertan goiz guztiko egitaraua prestatu da, 11:30etik aurrra. Bertara iristeko bi ibilbide antolatu dira. Lehena 8:45ean Senosiango askatik abiatuta eta, bestea, 9:30ean, Irañetako bordatik abiatuta. Ekitaldi nagusia 2004an kokatu zen monolitoaren inguruan egingo da 11:30ean, Juan Mari Feliu eta Felix Isasari egingo zaien omenaldiarekin eta erakundeetako ordezkarien hitzaldiekin. Feliu joan zen irailaren 4an zendu zen. Mendizale amorratua izan zen eta bere bizitza mendizaletasunari eman zion, hainbat liburu argitaratuz eta mendi bideak berreskuratuz.

Ondoren, trikitilariek alaituko dute giroa eta jaiak Irañetako bordan izango du jarraipena. Horrela, 13:30ean pintxo-potea egingo da eta, jarraian, Idoia Granizo eta Sahats Karasatorre bertsolariek saioa egingo dute. Gainera, Euskal Selekzioaren aldeko argazkia ere egingo da. Jarraian, bazkaria egingo da, Irañetako babak plater nagusi moduan, eta bazkalondoren, euskal kanta saioa egingo da. Bazkarirako txartelak 20 eurotan daude salgai. Parte hartu nahi dutenek urriaren 9a baino lehen izena eman beharko dute iratxomendi@gmail.com helbidera mezua bidaliz edo 620.190.277 telefono zenbakira deituz.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Gasteiz Euskararen Hiria? Zer da hori?01029-09-2026
2Drones con cámaras termográficas para «llegar antes»: así busca la Ertzaintza a personas desaparecidas01005-10-2026
3Nuevo asalto a la digitalización de las lindes rurales en Olabarrieta y Murgia07.201-08-2026
4Arrazakeriaren amua03521-09-2026
5Almitza sega elkarteko kideak Europako Taldekako Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan09.0712-08-2026
6Emakume Artzainen Bosgarren Eguna ospatuko dute datorren igandean01004-10-2026
7Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
8Astelehenetik aurrera astebeteko ate irekiak egingo dituzte kirol zerbitzuan09.1726-09-2026
9Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du09.1822-08-2026
10Emaneurre Euskarari Egunak emango dio hasiera Euskal Jaien egitarauari019.0931-08-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 21.11. Источник: www.diariovasco.com.