Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Amets Aizpuruak ostegunean lehiatuko du Bertsolari Gazteen L. Lizardi Saria

Дата публикации: 26-08-2026 10:57:44

Zarauzko Santa Klara aretoan egongo da getariarra sariketaren lehen kanporaketan gaueko 22:00etan hasita

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

26/08/2026 Actualizado a las 12:57h.

Bertsolari Gazteen L. Lizardi Saria Zarauzko Euskal Astearen barne lehiatu izan ohi da eta ostegun zein ostiralean finalera sailkatuko diren sei bertsolari gazteak zein izango diren erabakitzeko, bi kanporaketa egingo dira.

Bakoitzean zortzi bertsolari gazte izango dira eta ostegunean getariar ordezkaritza izango da, lehen kanporaketan.

Amets Aizpurua Lizardin

Ez da Amets Aizpurua getariar bertsolari gaztearen lehen esperientzia sariketa ezagun honetan. Joan den urtean ere bertan izan zen eta orduan saikatzerik ez bazuen izan finalera, ostegun gauean aukera berria izango du.

Kanporaketan puntuazio onena lortzen duen bertsolariak finaleko txartela eskuratuko du, bai gaur eta baita biharko sailkapen kanporaketetan. Finalean (irailak 4) arituko diren beste lau bertsolariak bi egunetan puntuazio hoberenak lortzen dituztenak izango dira.

Osteguneko saioan. Amets Aizpuruarekin izango dira oholtza gainean Araitz Katarain (Mallabia), Bittor Altube (Abadiño), Ekhiñe Zapiain (Bera), Haizea Arana (Eskoriatza), Julene Iturbe (Azkoitia), Uxue Alkorta (Zarautz) eta Maddi Aiestaran (Beasain). Aimar Sorazu izango dute gai jartzailea.

Bertso saioa gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da. Santa Klara aretoan izango dira zortzi bertsolariak eta ostiralean beste horrenbeste izango dira lehian, honako hauek; Adei Urbitarte (Zarautz), Eki Mateorena (Leitza), Haira Aizpurua (Sara), Mikel Etxezarreta (Olaberria), Martin Abarrategi (Aramaio), Suhar Gesalaga (Azpeitia), Irantzu Idoate (Hazparne) eta Ekain Tolaretxipi (Hernani). Maite Aizpuruak jarriko dizkie gaiak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zesta-puntako goi mailako jokalariek jokatuko dute bihar, zapatuan, Elgetako frontoian010.3611-09-2026
2Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da08.7111-09-2026
3Andoni Galarraga oroituz futbol partidak jokatuko dituzte Iraetan07.6627-08-2026
4Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion06.7822-09-2026
5Reggaetariaren bosgarren edizioa larunbat honetan Bista Onan01030-06-2026
6Amerika ardatz, askotariko abestien emanaldia egingo du Aretxabaleta Abesbatzak01024-09-2026
7Hitzaldia Lasarten, Egia Kermanentzat elkartekoek08.6319-09-2026
8Udal Liburutegiak larunbat goizetan ere irekiko ditu bere ateak07.7921-09-2026
9Kale-buelta ostiralean, Sare eta Etxeratek016.221-09-2026
10Aitor Agirre eta Mattin Salegiren agurra08.6226-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.